Hasiera -> San Agustín Kultur Gunea -> Antzokia

San Agustin Kultur Gunea Eszena Arte profesionalak hedatzeko gunea da (antzerkia, musika eta dantza). Programazio iraunkorra eskaintzen du, kultura-intereseko irizpideak erabiliz. Gainera, San Agustin kultur gunea SAREA deitutako Euskadiko antzokien sareko kidea da.

San Agustin kultur guneak Durangoko kultura elkarteen erakusleiho izan nahi du. Zenbaitetan, aretoa eta kultura-taldearen arteko ekoizpenaren bidez, besteetan berriz, taldearen proposamenak programazio egonkorrean txertatuz.

San Agustin kultur guneak uda sasoian kaleko arteen erakustalditxo bat antolatzen du; Uda kalean bizi programa.


Ez da horrelakorik bilatu
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus