Helbidea:
Pablo Pedro Astarloa kalea, 1 1 - 2
48200 Durango, Bizkaia
Telefonoa: 944657451

Durangoko Nagusien Egoitza toki irekia da, eta eguneroko jarduerak aurrera eramateko gaitasuna dutenei zuzenduta dago. Zentro honetan nagusien aisialdi eta denbora librea betetzeko heziketako jarduerak, ludikoak, aisialdikoak, kulturalak eta gizartekoak aurki ditzakete beste zerbitzu batzuetaz osaturik: kafetegia, podologia, eguneroko prentsa, etabar. Bi solairutan banatuta dago: lehenengoan kafetegia dago eta bigarrenean ekintzak eta tailerrak antolatzen dira, eta zerbitzuak eskaini.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 20:45
Larunbata, igande eta jai egunak 10:00 - 13:00 eta 14:30 - 20:45 
Zerbitzu garrantzitsuenak:

KAFETEGIA: Elkartzeko eta dibertitzeko tokia. 10 metroko barra du eta 280 lagunentzako lekua. Egunero zabalik. Tel. 94620038. Ordutegia: Astelehenetik igandera 11:00 - 13:30 eta 15:00 - 20:45

IRAKURKETA ARETOA: 620 liburu inguru dago. Gehien bat eguneroko egunkariak irakurtzen dira. Egunero 8 egunkari hartzen dira.

JOKO GELA: Joko ezberdinez beteriko gela da: billarra, igela, ping-ponga, dardoak, bizikleta estatikoak, rodiloa...

MAHAI JOKO GELA: Joko ezberdinetarako erabiltzen da (briska, tutea, musa, partxisa, xakea, bingoa...) eta tailer batzuk emateko.

TELEBISTA GELA: Gela atsegin bat denbora emateko telebista ikusten edo lagunekin hitz egiten egoteko.

ARETO NAGUSIA: Neurri handiko aretoa erabilpen ezberdinetarako: dantza ikastaroak, batzarrak eta asanbladak, proiekzioak, festibalak, antzerkia¿.

INFORMAZIO BULEGOA: Nagusientzat zuzendutako zerbitzu eta ekintzei buruzko informazioa ematen da. Izen emateak eta tramitazioak egiten dira. Adinekoei zuzendutako aldundiko eta gobernuko programei buruzko informazioa ere zabaltzen da.

ELKARTEEN BULEGOA: IZAR GAZTEA ELKARTEA. . Tel. 94 621 80 12

PODOLOGIA: Asteartero 9:00etatik 13:00etara.

Nola heldu Google maps

 

Azken eguneratzearen data:  2012eko irailak 13, 13:05

 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus