Durangoko Alde Zaharrean gaikako bilketa errazagoa izateko, bertako biztanleek edukiontzi mugikorren zerbitzu berria izango dute:
- Bertara, hondakinen frakzio guztiak bota ahal izango dira: papera/kartoia, hondar-frakzioa, beira, ontziak, pilak eta hondakin organikoak.
- Arratsaldero/gauero, Alde Zaharreko bost lekutan jarriko dira. Beheko liburuxka erantsitako mapan ikusi ahal izango duzu non.
- Goizeko lehen orduan, edukiontzi mugikorrak kenduko dira hondakinak husteko.
- Zerbitzu berri honek gaur egungo edukiontzi lurperatuak ordezkatuko ditu, itxi egingo dira-eta, ematen dituzten arazo ugariegatik.
- Zerbitzu hau behar bezala erabiltzeko, hondakin-motak banatu eta dagokien postontzian sartu besterik ez duzu.