Hasiera -> Zerbitzuak -> Gizarte ekintza eta enplegu  -> Inmigrazioa


Bikote linguistikoen programaren barruan, proiektu berria gauzatu dugu: "Aniztasunaren Eskola", immigrazioari eta kultura arteko bizikidetzari buruzko prestakuntza eta hausnarketa-elkargunea.

Gune honen helburua honakoa da: "Hitz egidazu" programan parte hartutako boluntarioei Euskadiko immigrazioaren, gizarteratze-prozesuaren, kultura aniztasunaren eta bitartekotzaren gaineko ezaguera erraztea.

Gunea bi hilerik behin izango da eta irekita egongo da boluntarioei ez ezik, interesatuak dauden pertsona guztiei ere.

Aniztasunaren eskolako tailerrak:

1. Zergatik etorri naiz Durangora? Gaur egungo migrazioen azterketa.
Hizlaria: Xabier Aierdi, Soziologoa, irakaslea eta Begiruneko zuzendaria (EHU-ko Immigrazio Ikerketarako Laborategia). 2012ko urriaren 29an.

2. Aurre-iritziak apurtuz. Gaur egungo migrazioen azterketa.
Hizlaria: Xabier Aierdi, Soziologoa, irakaslea eta Begiruneko zuzendaria (EHU-ko Immigrazio Ikerketarako Laborategia). 2012ko abenduaren 12an.

3. Aniztasun sozio-kulturala kudeatzea. Kulturarteko bitartekotzan jarduera.
Hizlaria: Adriana M. Villalón. Donostiako Udaleko antropologoa eta kulturarteko bitartekaria. 2013ko otsailaren 26an.

4. Herri musulmana euskadin: elkarbizitzarako bitartekoak.                                         Hizlaria: Hithem Abdulhaleem. Deustuko Unibertsitateko irakasle laguntzailea. 2013ko maiatzaren 6an.

5. ¿Hércules o Ulises? Inmigración, Salud y Bienestar
Hizlaria: Larraitz Zumeta. EHU/UPV-ko "Kultura, Kognizio eta Emozio" Talde kontsolidatuaren psikologoa eta ikertzailea. 2013ko urriaren 29an.

6. El reto de la adaptación. ¿Cuáles son las estrategias más saludables de afrontamiento del estrés del inmigrante? Magdalena Bobowik eta Larraitz Zumeta. "Cultura, Cognición y Emoción" EHU/UPV-ko  talde kontsolidatuaren psikologoak eta ikertzaileak. 2013ko abenduak 10.

7. Hitzaldia: "Para salir de la crisis: las cuestiones olvidadas. Globalizacion y movilidad humana". Hizlaria: Alfonso Dubois. EHUko Nazioarteko eta Garapenerako Ekonomia irakaslea eta Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko kidea.

Azken eguneratzearen data:  2014ko martxoaren 10a, 10:19
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus