Hasiera -> Zerbitzuak -> Durango Eraikitzen -> Nortzuk Gara


GURE EGITEKOA.

DURANGO ERAIKITZEN S.A. Durangoko Udalaren sozietate publikoa da, eta arlo hauek asetzeko asmoarekin sortu zen:

  • Herrigune Historikoan eraikitako ondarea zaharberritu eta biziberritzea: 
    • Herrigune Historikoa Zaharberritzeko Plana kudeatu eta betearaztea.
    • Herrigune Historikoan eraiki eta urbanizatutako ondarea zaharberritzeko laguntzak kudeatu eta tramitatzea.
  • Etxebizitza publikoa kudeatzea:
    • Etxebizitza babestua sustatu eta eraikitzea.
    • Alokairu sozialeko etxebizitzak sustatu eta eraikitzea.
    • Etxebizitza hutsak mobilizatzeko programak kudeatzea.
  • Aberastasuna eta enplegua sortuko duten jarduera industrial eta ekonomikoak garatzeko lurzorua sortzea.

Helburu horiek lortzeko, Durango Eraikitzen S.A. sozietateak Enpresen Bikaintasunaren Europako Eredua (EFQM) hartuko du erreferentziatzat, eta eredu horren funtsezko oinarriak bereganatuko ditu. Ondorioz, ahalik eta modurik onenean kudeatuko ditu baliabide ekonomiko eta materialak zein giza baliabideak, Durangoko gizartea asetzeko asmoz, hori baita gure xede nagusia.

ZER IZAN NAHI DUGUN.

Erreferentzia izan nahi dugu Herrigune Historikoaren eta Udal Etxebizitza Publikoaren kudeaketa urbanistikoan, Etxebizitzen inguruko udal antolamendu eta politiken helburuak betez.

Durango Eraikitzen sozietateak enpresa onartua eta ondo baloratua izan nahi du durangarren eta guri lotutako erakundeen artean.

GIDATZEN GAITUZTEN BALOREAK.

  • Zerbitzurako bokazioa.
    •  Durango Eraikitzen zerbitzu publikoa da, eta bere lan nagusia herritarrei zerbitzua ematea da.
  • Etengabeko hobekuntzarako nahia.
    • Durango Eraikitzen sozietatean egunero nahi dugu zerbait ikasi egiten ari garen lanetik, eta gure lana ondo betetzeko behar den guztia egiteko prest gaude. Hori guztia, gure beharrizan profesionalei egokitutako trebakuntza-plan bati lotuta.
  • Profesionaltasuna gure eguneroko lanean.
    • Gure eguneroko lana betetzeko nahia, gure lanposturako gaitasuna dugulako.
  • Zintzotasuna eta prestutasuna (gure lana egiterakoan).
  • Inplikazioa ematen dizkiguten proiektu guztietan.
    • Gure langileak konprometituta daude eskatzen dizkiguten proiektu guztiekin. Izan ere, ditugun baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzen ditugu.
  • Gardentasuna kudeaketan.
    • Gure kudeaketa bat dator indarrean dagoen legaltasunarekin. Egiazko informazioa ematen dugu kudeaketa horri buruz eta herritarrei zein administrazioari eskaintzen diegun zerbitzuari buruz.

Azken eguneratzearen data:  2012ko irailaren 28a, 10:46
 
 

 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus