Durangoko Udalak bere eskumen artean iraunkortasunari zuzendutako ekintzen abian jartzea eta planifikazioa dauka, Tokiko Agenda 21aren esparruan.

Udaletxetik, bizikletaren erabileraren inguruko ikerlan bat abiarazi da, balizko beharrak antzemateaz gain, erabilerarako motibazioa zehaztu eta bere sustapenerako neurriak ebaluatzeko asmoz.

Hurrengo egunetan ekingo zaio informazio-bilketari. MIRUGAIN SL (INVESCO) enpresari agindu zaio eginkizun hori, eta enpresaren elkarrizketatzaileak, betiere behar bezela identifikatuta, zurekin jarriko dira harremanetan, bai telefonoz edo etxebizitzan, zure laguntzarekin galdeketa betetzeari ekiteko asmoz.

Horrenbestez, hiritarren laguntza eskatzen dugu, elkarrizketatzaileak egingo dizkizun galderei ahalik eta zehaztasun handienarekin erantzun diezaiezun.

Azken eguneratzearen data:  2016eko Urtarrilak 27, 11:15
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus