Durangoko Udaleko Euskara eta Inmigrazio Sailaren zeharkako lankidetzaren barruan, urtero Euskara indartzeko saioak antolatzen dituzte.
Durangoko eskoletan ikasten ari diren 5 eta 16 urte bitarteko ume eta gazte etorkinei zuzenduta dago egitasmoa hau, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei, hain zuzen ere. Errefortzu hauen helburua euskararen ikaspena da kideen arteko harreman naturalean, ekintza eta tailer ludikoen bidez.