Eskolan eskaintzen diren irakasgaiak honela sekuentziatzen dira.
Eskolan MAILAK deitzen diegu, hau da, zikloak. Maila horiek MODULUTAN banatzen dira, hau da, ikasturteak. Musika-tresnen kasuan, moduluak ez dute zertan bat etorri ikasturtearekin, hau da, urtebete baino gehiago edo gutxiago iraun dezakete. Ikaslearen erritmoaren araberakoa da.

1 MAILA: Musika eta Mugimendua (4-7 urte). Ibilbidea

Lehen hurbilpeneko maila da. 4 eta 7 urte bitarteko haurrek osatzen dute soilik, eta erritmoa, intonazioa eta entzumena lantzen dituzte mugimenduaren eta abesti herrikoien bidez.
3 modulu edo ikastaro ditu.

2 MAILA: 7 urtetik aurrera. 2M ikasketa-plana

Eskolan 7 urtetik aurrera hasten diren ikasleak (helduak barne) eta 1. maila amaitzen duten haurrak sartzen dira maila honetan.
Maila honetan MUSIKA-HIZKUNTZArekin hasiko dira, eta MUSIKA-TRESNA batekin hasteko aukera dago. Hizkuntza 5 ikastaro edo modulutan sekuentziatuta dago, eta musika-tresna, berriz, 4tan.

3. MAILA

Maila honetako ikasle gehienek musika-tresna bat ikasten dute, eta Eskolako talderen bateko kide dira. Maila honetan, taldeko musika-tresnako praktika derrigorrezkoa da.
2. mailako froga gaindituta, musika-tresna ondo jotzen dutela eta musika-hizkuntza teoria egoki dakitela ziurtatuta duten ikasleek osatzen dute.

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailaren 10a, 13:41
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus