Zer da Bartolome Ertzilla Musika Eskola? Zer da irakaskuntza ez-arautua?

Musika-eskolak bi zeregin ditu: lehenik eta behin musika ulertzen, sortzen eta interpretatzen IRAKASTEA, eta bigarrenik, eskola dagoen inguruaren baitan musika HEDATZEA, hau da, musika eskolako kideengana ez ezik Durango osora irits dadin lortzea. Irakaskuntza hori gauzatzeko musika zaleen ikuspuntutik proposatzen da, ezagupen berriak barneratuz eta musika entzuteak nahiz jotzeak ematen duen gozamenaren bidez, norberaren garapena xede duen jarduera ludiko gisa. Era berean, musikaren bide profesionala hautatzen dutenentzat ere beharrezko ezagupenak eskaintzen ditu.

Zer irakasten da?

Aukerak amaiezinak dira. Hasieran, eta intonazioa, erritmoa eta irakurketa egoki ikasiz, geroago musika-tresnarekin edo ahoz praktikatzeko oinarriak finkatzen dira. Hortik aurrera hamaika aukera daude; izan ere, ikasleak hainbat musika-tresnaren artean aukera dezake, edo talderen bateko kide izan, edo zeinek bere musika sortzen ikas dezake multimedia gelan. Era berean, irakasten ditugun musika-estiloak askotarikoak dira; irakasleak eta zentroa bera prestatuta baitaude musika klasikoa, zein musika tradizionala zein joera berrietako musika (jazza, bluesa, rocka) irakasteko.

Norentzat da?

Musika-eskolan ez dago adin-mugarik. Ikaslea 4 urterekin has daiteke ikasten. Hasierako talde horietan erritmoa eta intonazioa landuko ditu gorputzaren mugimenduen eta abesti herrikoien bidez. Baina musika ikasten hasi eta harekin gozatu nahi duten helduekin ere osatzen dira taldeak. Era berean, eskola honetan musika-lehentasun edo joera mota guztietako pertsonentzako lekua eta prestakuntza eskaintzen dugu.

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailaren 10a, 13:26