Hasiera -> Zerbitzuak -> Hirigintza eta ingurumena -> Ingurumena

Loturak



Airearen kalitatea eta kutsadura atmosferikoaren arazoak lehentasunezko gaiak dira hiri-eremuetako jasangarritasuna aztertzean, osasunean duten eraginagatik eta emisio kutsagarri horiek gure planetaren ingurumen-arazo orokorrak areagotzen dituztelako.
Durangaldean dauden kutsadura-atmosferikoko gune garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Atmosferaren kutsagarri izan daitekeen jarduera gisa katalogatutako industria-jarduerak (galdategiak, paper-fabrikak, harrobiak...)
  • Motordun ibilgailuen trafikoa
  • Etxeko iturriak (berogailuak, galdarak...)
  • Zerbitzuetako iturriak (batez ere obrak)

Zer neurtzen da Durangoko neurketa-estazioan?

San Roke kalean dago Airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko Eusko Jaurlaritzaren sarearen estazioa.
Estazio horrek Durangaldeko airearen kalitatea zein den adierazten du, eta estazio horrek xurgatzen dituen kutsagarrien kontzentrazioa aztertzen du.

Durangon neurtzen ari diren kutsagarriak honako hauek dira:

  • NO2: nitrogeno dioxidoa
  • SO2: sufre dioxidoa
  • PM10: 10 mikrometrotik beherako diametroko partikulak
  • CO: karbono monoxidoa
  • O3: ozono troposferikoa

Datuak monitarizatu eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaltzen dira, eta hark egunero argitaratzen ditu www.ingurumena.net web orrian.

Zeintzuk dira zehazten diren balio-mugak?

1073/2002 Errege Dekretuak giro-airean egon daitezkeen hainbat kutsagarriren (sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, nitrogeno oxidoak, esekiduran dauden partikulak, beruna, bentzenoa eta karbono monoxidoa) balio-mugak zehazten ditu.

Kutsagarri baten balio-muga gainditu ezin den maila bat da, eta ezagupen zientifikoetan oinarrituta zehazten da; hartara, atmosferaren kutsadurak gizakion osasunean eta ingurumenean izan dezakeen eragin kaltegarria saihestu, prebenitu edo murriztu egin daiteke.

1073/2002 EDn finkatzen diren balio-mugak 2003an jarri ziren indarrean, eta 2010. urtera arte, apurka-apurka gutxitzen doazen balio-mugak zehazten ditu.

Zer egin behar da?

Balio-mugak gainditzen direnean, Herri Administrazioek diagnostikoak egin behar dituzte udalerri bakoitzean balio-muga horiek zergatik gainditzen diren zehazten laguntzeko eta, ondoren, kaltetutako udalerrietako airearen kalitatea hobetzeko jarduera-planak egiteko.

Zer ari gara egiten Durangon?

2006. urtea

  • Eusko Jaurlaritzak, Labeinen bitartez eta Durangoko Udalaren laguntzarekin, "Durangaldeko eskualdeko kutsadura atmosferikoari buruzko diagnostikoa" egin zuen.
  • "Durangoko aireko laginetan esekiduran dauden partikulak eta metal astunak zein diren zehazteko ikerlana" eskatu zion Durangoko Udalak EHUko Kimika Fakultateari. Horretarako, neurketak egin ziren Tabira, Aramotz eta Landako auzuneetan.

2007. urtea

Durangoko Agenda 21eko Foroek Durangoko Udalaren eta "AZTERLAN" Ikerketa Metalurgikoko Zentroko Ingurumen arloaren arteko lankidetza-proiektua izan zuten emaitza.

Proiektu hori 2007ko uztailean hasi zen, eta honako helburu hauek jasotzen ditu:

  • Garapen jasangarriari dagokionez, gizartearen sentsibilitatea hobetzea, ingurumenarekin zerikusia daukan guztian jendearen parte-hartzea hobetuz.
  • Agenda 21 Foroan lortutako erabakiei erantzutea.
  • Durangoko airearen kalitate orokorra definitzea ahalbidetuko duen azterlana egiteko metodologia garatzea (neurketak, iturrien identifikazioa, adierazleak...)
  • Industria-ingurunerako aldaketa teknologikoen gaineko ezagupenak eskuratzea.
  • Know-how industriari ekarri beharreko konponbiderako tresna gisa erabiltzea.
  • Hainbat sektore Agenda 21eko Foroetan inplikatzeko komunikazio-sistemak garatzea.
  • Esperientzia pilotu izatea.
  • Durangoko airearen kalitatea hobetzeko jarduera-plana onartu zen (2007ko iraila).

2008 - 2009 urteetan:

  • Aire Kalitateko Lan Taldea eratu zen Agenda 21eko Foroaren barruan.
  • Asteburuetan, Zumalakarregi Kalea Emisio Baxuko Gune moduan bihurtu zen.
  • Durangoko etxebizitzetako berogailuen inbentario bat egin zen.
  • Erosketa publikoan kotxeen emisioak murrizteko irizpideak sartu ziren pleguetan (kotxe hibridoak erosiz).
  • Ordenantza fiskaletan kutsadura gutxiko kotxeei bonifikazioak ezarri zitzaien ordaindu beharreko zergan.

Azken eguneratzearen data:  2014eko otsailak 17, 14:06
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus