Tokiko Agenda 21, udalerriek, herritarren parte-hartzearen bidez, udalerriaren garapen iraunkorraren alde sustatzen duten Tokiko Ekintza Plana da. Honela, tokiko agenda 21ak konpromezu bat hartzea dakar, "Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumenaren, alor sozialaren eta ekonomikoaren hobekuntzara bideratuko den jardueraren aldeko konpromezua" alegia.

Durangoko udalerriak Tokiko Agenda 21aren bidea hartu zuen 2005ean iraunkortasunerako diagnostiko bat egin zenean. Diagnostikotik abiatuta, 2006. urtean zehar ekintza plan bat diseinatu zen 2007-2011 urteetarako herritarren parte-hartze prozesuaren bidez.

Egun, Durangoko Tokiko Agenda 21 ez da prozesu itxia ezta zientzia zehatzen ariketa bat ere, izan ere, Durangok bere ezaugarrien eta errealitateen arabera Agenda 21 garatzeko bere bide propioa egin baitu, beti ere, herritarren parte-hartzean oinarrituta.

Azken eguneratzearen data:  2016eko Urtarrilak 27, 12:01
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus