•  Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21 Udal Egitura Plana da, eta helburu hau du: Udalerriko ingurumen, ekonomia eta gizarte mailako politikak jasangarritasun-irizpideen arabera integratzea. Ordezkari politikoak , udaleko pertsonal teknikoa , gizarte eta ekonomia eragileak eta, orokorrean, herritarrak izango dira Plan honetako partaide eta erabaki-hartzaile.
Azken baten, Tokiko Agenda 21 Udaleko Ekintza Plana da, Durangorako jasangarriak izango diren helburu eta jarduera ildo estrategikoen arabera zehaztuta dagoena.
Agenda 21aren leloa da: " PIENSA GLOBALMENTE, ACTUA LOCALMENTE "

  • Ze onura dakar Tokiko Agenda 21-ek?

- Aukera ematen digu Udalaren egungo egoera ezagutzeko.
- Udalaren etorkizuneko ikuspegia garatzen du.
- Helburuak eta etorkizuneko estrategiak zehazten ditu.
- Protagonismoa ematen die herriko agintariei, Udaleko teknikoei, ekonomia eragileei eta herritarrei Udalaz gaindiko asuntoetan erabakitzerako orduan.
- Herritarren partehartzea ahalbidetzen du garapen jasangarriagoa bilatzerako orduan.
- Durango orekatsuagoa eta integratuagoa garatzen du, etorkizuneko belaunaldien mesederako.

  • "Durango Tokiko Agenda 21"ek eman beharreko hurratsak

Aurreko fasea : Motibazio politikoa eta munizipala.
I. Fasea : Udalerriko datuak biltzea.
II. Fasea : Durangoren diagnostikoa: ingurumenekoa, ekonomikoa eta soziala.
III. Fasea : Tokiko Ekintza Plana prestatzea.
IV. Fasea: Tokiko Ekintza Plana burutzea epe erdian edo epe luzean.
V. Fasea : Prozesu osoaren jarraipena, kontrola eta errebisioa.

  • Dokumentazio praktikoa

Tokiko Agenda 21 Euskadiko udalerrietan ezartzeko eta garatzeko gida praktikoa
Ekintza planak abian jartzeko gida

Azken eguneratzearen data:  2016eko Urtarrilak 27, 11:11
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus