Hasiera -> Zerbitzuak -> Hirigintza eta ingurumena -> Ingurumena

Ordenantzak
Lotura



Nola berziklatu eta datuak

Hondakinak dira ingurumenari arazo gehien sortzen dizkiotenak gaur egun. Horrexegatik, guztion ardura da ingurumena hobetzea.

Zabor gehiena berrerabili egin ahal da edo, bestela, birziklatu egin daiteke. Nolanahi ere, hau, neurri handi baten, geure borondatearen menpe dago. Hondakinak berrerabili edo birziklatu ezkero, ingurumenari laguntzeaz gain, zabor gutxiago sortzen dugu.

Durangon ingurumenarekin bat egiten dugu eta, horrexegatik, kontainerrak ditugu PAPER-KARTOIA, BEIRA eta PLASTIKOZKO ONTZIAK birziklatzeko.

    Contenedor amarillo  Zer sartu dezakegu KONTAINER HORIAN?
86 kontainer hori ditugu honakoa batzeko:                  
- Tetrabrikak: esne, ardo eta zuku-ontziak.
- Latak: edari eta kontserba-latak.
- Tapa metalikoak
- Plastikozko botilak: ur, freskagarri, lixiba, detergente, leungarri, garbitzaile, gel eta xanpu-botilak.
- Jogurt-ontziak
- Supermerkatuetako plastikozko boltsak.
- Poliexpaneko bandejak.

Ontzien bilketa-datuak hilerik hile

Kontainer urdina   Zer sartu dezakegu KONTAINER URDINEAN?
54 kontainer urdin ditugu honakoa batzeko:
- Egunkariak eta aldizkariak.
- Propaganda idatzia.
- Kartoizko ontziak: gaileta kaxak, kartoizko arrautza-ontzi tolesgarriak.
- Paperezko poltsak.

Paper-kartoiaren bilketa-datuak hilerik hile

Kontainer berdea   Zer sartu dezakegu KONTAINER BERDEAN?
Kontainer berdeak ditugu honakoa batzeko:
- Beiraz botilak, edozein koloretakoak, eta taparik gabe.
- Beirazko kontserba-ontziak taparik gabe.
- Kosmetika-ontziak eta beirazko perfume-ontziak.
- SEKULA EZ bota kontainer berdera: ispiluak, ate eta leihoetako kristalak, bonbillak eta fluoreszenteak, edalontziak, kopak, pitxerrak, irudiak, e.a. Aipatutakoak bezala erretiratu nahi izanez gero, eraman itzazu SIMPLY supermerkatuaren ondoan dagoen GARBIGUNE-ra.

Beirak bilketa-datuak hilerik hile

- Zaborrak: Zaborren bilketa-datuak hilerik hile 

- Altzariak:  Altzarien bilketa-datuak hilerik hile

- Olioak: Olioen bilketa-datuak hilerik hile

- Oihal-erropak: Oihal-erropa bilketa-datuak hilerik hile

Kontainer marroia

Zer sartu dezakegu KONTAINER MARROIAN?

Kontainer marroiak ditugu honakoa batzeko:

- Frutak eta barazkiak.

- Loreak eta lorezaintzako hondakinak.

- Pastelen eta opilen hondakinak.

- Kortxo naturala.

- Teen eta infusioen poltsak.

- Kafe-Iragazkiak.

ZEIN HONDAKIN EZ DIRA BOTA BEHAR EDUKIONTZI MARROIRA?

- Arrautza-oskolak.

- Okela, arrain eta itsaski hondarrak.

- Pixoihalak, paper-zapiak eta norberaren higieneko beste produktu batzuk.

- Erabilitako zapiak.

- Kaxak eta egur-zatiak.

- Animalien gorotzak.

- Oro har, EZIN izango da konposta egiteko ez den inolako materialik bota.

KONTUZ! Ez bota material organikoa plastikozko poltsetan. KONPOSTA EGITEKO POLTSAK bakarrik erabili.

Azken eguneratzearen data:  2020ko ekainaren 17a, 10:02
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus