Sukaldean erabilitako olioek ingurumen arazo asko sortzen dituzte. Olioa gogortu egiten da eta itsatsita geratzen da etxeetako hustubideetan eta herriko estolderia sarean. Honezgain, arratoi kopurua handitu egiten da, eta hau gutxi balitz, eragozpenak sortzen dira herriko depuradoreak biltzen dituen hondakin-urak berreskuratzeko prozesuan.
Olioa birziklatuz, erreken ur kalitatea hobetzea lortzen dugu. Bestalde, olioarekin bioerregaiak lor ditzakegu, eta erragai hauek erragai normalek baino gutxiago kutsatzen dute.
Ondorengo kaleetan olioa biltzeko edukiontzi bereziak dituzu:
Ermodo Kalea, 17
Olleria con Gallanda Kalea
Monago-Torre Kalea (lurpeko edukiontzien ondoan)
Larrasoloeta Kalea 1
Zeharmendieta Kalea 16
Fray Juan de Zumarraga (Institutu aurrean)
Askatasun Etorbidea 26
Landako Etorbidea 4
Izei Kalea
Herriko Gudarien Kalea 4