• Aalborg-eko Eskutitza

2002ko uztailaren 18an, DURANGOKO UDAL OSOKO BILKURAK, eta AHO BATEZ, "AALBORG-eko GUTUNA"n agertzen diren printzipioak berrestea erabaki zuen. Aldi berean, Hiri eta Udalerri Jasangarrien Europako Kanpainarekin bat egitea erabaki zuen.
Beraz, eta erabaki honekin, Durangoko Udalak Durangon TOKIKO AGENDA 21a ezartzea erabaki zuen.

  • Durangaldeko Udaltalde 21aren sorrera 2006. urtean:

-Zer da

Eskualde bereko hainbat udalerrik osatzen duten taldea da. Bere sorrera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bultzatuta dator. Helburua, Tokiko Agenda 21 martxan jartzea udalerrietan elkarlanaren bidez.

Durangaldean Udaltalde 21 sortzearen abantailak asko dira:

    -Tokiko Agenda 21 martxan jartzea Udaltalde 21 barruan dauden Udalerrietan.
    -Informazio eta esperientzia trukatzea udalerri ezberdinen artean.
    -Egitasmo jasangarriak prestatzea beste udalerriekin batera.

-Zein udalerrik hartzen dute parte:

Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Zaldibar

  • Udalsarea 21:

UDALSAREA 21, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea, euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak betearaztea sustatzen du.
www.udalsarea21.net

Azken eguneratzearen data:  2016ko urtarrilaren 27a, 11:11
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus