IRAKURLEEN TXOKOAK

"Liburuen poltsa" (3-7 urte) Dinamizatzailea: Saroa Bikandi

Saioak hilean behin izango dira, eta familian burutzeko pentsatuta daude; bertan, haurrek gurasoekin batera irakurketaren plazera sentitu eta disfrutatzeko aukera izango dute.  Gurasoek irakurketaren gozamenaren inguruan hainbat irizpide eta aholku jasotzeko aukera izango dute.
Hileko 3.larunbatetan urritik aurrera.
11:00 3-5 bitarteko haur eta euren gurasoentzat zuzenduta.
12:30 6-7 urte bitarteko haur eta euren gurasoentzat.

8-12 Urte Dinamizatzailea: Txomin Magdalena

Nagusitxoentzako irakurketaz gozatzeko gune bat zabalduko dugu bibliotekan.  Adinaren arabera, 2 taldetan sortuko dira; bata, 8-10 urte bitarteko haurrekin eta, bigarren,a 10-12 urte bitartekoekin.
Hilean behin izango dira, asteazkenetan, 17:00etatik aurrera.

Helduentzako

Hileko lehen asteazkenetan bibliotekan irakurle talde bi batzen dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, lehenago aukera eta irakurritako liburu bat komentatzeko, moderatzaile baten laguntzarekin.
Gazteleraz 17:30tan eta euskaraz 19:30

ANIMATU ETA EMAN IZENA BIBLIOTEKAN!!!

Azken eguneratzearen data:  2012eko urriak 16, 15:18
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus