Drogamenpekotasunen Prebentzio Komunitariorako Saila Durangoko Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuen barruan dago.

Komunitatearen esku leku apropos bat jartzen du, zalantzak argitzeko, aholkatzeko eta alkohol, tabako,porro, speed, kokaina, heroinak...sorturiko arazoei irtenbidea eta lagunaza emateko. Guzti hau, mediku eta psikologoen diskrezio eta profesionaltasun osoaz.

Zer eskaintzen dugu:

  • Drogamenpekotasunei buruz telefonoz egindako arreta zerbitzua
  • Zuzeneko harremana, aurretiko zita emanez
  • Tratamendurako zentroei buruzko orientabidea
  • Drogei buruzko material informatiboa (artikuluak, liburuak, bideoak...) 
  • Tabakoa erretzeari uzteko ikastaroak, bai taldeka eta baita bakarka ere.
  • Eskola, guraso eta komunitate osoari zuzendutako prebentzio programak

Nori dago zuzendua:

  • Beraien seme-alaben joeragatik arduratuta dauden gurasoei
  • Material didaktiko, informazio eta laguntza bila dabiltzan hezitzaile eta ikasleei...
  • Prebentzio ekintzetan parte hartu nahi duten talde eta elkarteei
  • Drogamenpekotasunei buruz zalantzaren bat duten Amankomunazgoaren pertsona guztiei

Dohainik. Astelehenetik Ostiralera 9:30etatik 13:30etara (anonimo eta konfidentziala )

Non gaude

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailak 22, 14:12
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus