Hasiera -> Zerbitzuak -> Gizarte ekintza eta enplegu  -> Inmigrazioa


Munduko emakumeen literatura tailerra 2006an ipini zen martxan, Udaleko Aukera Berdintasunaren, Inmigrazioaren eta Liburutegiaren arteko elkarlanari esker.

Ikasteko eta sentiberatzako tresna da, emakume autoktonoei eta atzerritarrei zuzendutakoa. Helburua da kritika literarioa egiten ikastea eta, halaber, beste kultura batzuetako emakumeek duten bizitzeko eta mundua sentitzeko erak ezagutaraztea.

Literaturak gaitasuna ematen digu geure diskurtsoak eta besteenak hobeto ulertzeko, eta erraztu egiten digu errealitatea argiago ikusten. Funtzio sozial garrantzitsua betetzen du eta baliabide egokia da beste errealitate sozialak eta kulturalak ezagutzeko eta, azken batean, mundua beste modu batera ulertu eta interpretatzeko.

Ikuspegi honekin, bada, kontuan izanda gaur egungo errealitate soziala gero eta anitzagoa eta askotarikoa dela, literaturak lagundu egiten digu etnozentrismotik aldentzen beste kultura batzuetara hurbiltzeko; eta horretarako, beharrezkoa zaigu beste genero literario batzuk ezagutzea, kasu honetan, Afrika, Asia eta Ekialde Ertaineko emakumeen literatura idatzia ezagutzea. Tailer honen bidez, bada, hobeto ulertuko ditugu bizitzeko beste modu eta estilo batzuk.

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailak 23, 10:15
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus