Baldintzak

· Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

  • 1. Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
  • 2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
  • 3. Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

*127/2014 Real Dekretuaren 18. artikuluaren arabera, II. eranskinaren a)-tik e)-ra bitarteko idatz-zatietako kolektiboei plazak esleitu ondoren, hirugarren jarraibidearen

3. puntuaren e) letrara arteko plazak esleitu gabe geratzen badira, plaza horiek 17 urtetik gorako pertsonei esleitu ahal izango zaizkie, baldin eta lanbide-heziketako titulurik ez badute edo bigarren mailako ikasketa osoak amaitu direla egiaztatzen duen beste edozein titulu ez badute.

Onarpena

2021ko maiatzaren 27koa Hezkuntzako sailburuaren AGINDUAREN araututa; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onar¬tzeko eta matrikulatzeko, 2020-2021eko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan; gainera, ikastetxe horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onar¬tzen dira, bai eta irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere.

· Onarpen-eskaera aurkeztu beharko dute sarbide-betekizun guztiak betetzen dituzten ikasle guztiek, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten lehen ikasturtea egin nahi badute, baita bigarren ikasturtea beste ikastetxe batean egin nahi badute ere.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautuko du onarpena.

1. Eskaera guztiak onartzeko beste plaza dituzten Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta heziketa-zikloetan, betekizunak betetzen eta onarpen-prozesuan parte hartzen duten ikasle guztiak onartuko dira.

2. Eskaintza baino handiagoa balitza plaza-eskaria, honako onarpen-irizpide hauek aplikatuko dira, lehentasun-ordena honetan:.

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, bide arruntaren bidez edo curriculum aniztasunaren bidez, betiere inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

f) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egin ez duten ikasleak a)-tik e)-ra ezarritako lehentasun berarekin.

g) 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren kurtsoa egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin dutenak; betiere, irakasle-taldeak proposatu badie ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo batean sar daitezen.

h) Aurreko kolektiboetan jasota ez dauden eskatzaileak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dutela inskripzioaren urte naturalean.
Kolektibo bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, 2021ko maiatzaren 27ko Hezkuntzako Sailburuaren AGINDUAren I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua.

Hala ere, h) kolektiboaren kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.

Azken eguneratzearen data:  2021eko ekainaren 7a, 14:28
 
 

 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus