OINARRIZKO EZAUGARRIAK

· Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barne daude.

· Profil profesional bakoitzak gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.

· Oinarrizko mailako ziklo bateko esparru guztiak gaindituz gero, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko da. Horrez gain, ikasitako lanbide-gaitasunak lan-esparruan justifikatzeko, ikasleek Oinarrizko Teknikari titulua ere jasoko dute dagokien espezialitatean (abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren 30. artikuluko 4. puntua, zeinak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (LOMLOE) aldatzen duen).

EDUKIAK ETA IRAUPENA

  • Zikloek bi urteko iraupena dute, guztira 2000 ordu.
  • Ikasleak gehienez lau urtez egon ahalko dira Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egiten.
  • Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloek honako lanbide-modulu hauek izango dituzte:

a) Gaitasun unitateei lotutako moduluak. Jakintza-arlo teoriko-praktikoek osatzen dituzte, eta horien helburua da lanbide-gaitasunak eskuratzea.

b) Eduki-bloke komunei loturiko moduluak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzea bermatuko dutenak. Bi hauek dira:

  • Komunikazioa eta Gizartea modulua (Lengua Castellana, Euskera, Ingelesa eta Gizarte)
  • Zientzia Aplikatuak modulua (Matematikak eta Zientziak)

c) Lantokiko Prestakuntza modulua. (Praktikak)

d) Gaitasun unitateei loturik ez dauden beste modulu batzuk, hala nola Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

TITULAZIOA

· Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eta dagokion oinarrizko titulu teknikoa jasoko dituzte. Horrela, Batxilergora eta erdi mailako zikloetara sarbidea izango dute.

Azken eguneratzearen data:  2021eko ekainaren 7a, 14:41
 
 

 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus