ZENTROAREN DEFINIZIOA

Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak 2015-2016 ikasturtean eman zion hasiera bere ibilbideari, hezkuntza-eskumenen aldaketaren ondorioz, eta Durangaldeko Lanbide Ikastetxearen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egokituta.
Durangaldeko Eskualdean Lanbide Hastapeneko (LH) Programa garatzeko, 1986. urtean Durangoko Merindadeko Mankomunitatearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz hasi zen martxan Lanbide Ikastetxea. Programa horien garapenerako zentro aitzindaria eta erreferentea izan zen.
Data horretatik aurrera, Zentroa garatzen joan da, programa ezberdinen koordinazioaren bidez, 2016. urtean, Heziketarako beste aukera bat ematea helburu nagusi duen pertsonalitate eta izaeradun Zentro izatera iritsi arte:
- Lanbide Hastapena (LH) (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila). 2008 arte.
- Lanbide Heziketako Kurtsoak (Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako Saila).
- Prestakuntza eta Lanbide-integraziorako Plan Nazionalaren Lanbide Heziketako Kurtsoak (Enpleguaren Institutu Nazionala)
- Lanbide praktikak enpresetan, Lanbide Heziketako Kurtsoen bidez (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako Saila).
- Hasierako Lanbide Heziketako Programak (HLHP) (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila). 2008tik 2014ra.
- Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak. (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila). 2014tik.

EZAUGARRIAK

- Zentroa martxan hasi zenean, ez zegoen araututako irakaskuntzara lotua, eta horrek, ikasle bakoitzari egokitutako Lan Plan malguak garatzea ahalbidetu zuen.
Urteetan zehar eta programa ezberdinen bidez, 2008an, Zentroa arauturako irakaskuntzan sartu zen Hasierako Lanbide Heziketako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako programen bidez.

- Bereziki praktikoa eta eskuzkoa den lan-sistema garatzen da, heziketa teoriko eta sozio-laboral batekin osatuta.
Oinarrizko Lanbide Heziketako lanbide moduluak, teoria eta praktika eremuko ezagutzekin batera, gaitasun profesional, pertsonal eta sozialekin osatuta egongo dira, bai Katalogo Nazionaleko Lanbide Heziketako gaitasun unitateekin loturiko moduluetan, bai eta bloke komunekin loturikoetan ere, azken horiek bizitzako etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak bermatuko dituzte.

- Izaera publikoa duenez, matrikula doakoa da.

- Gaur egun homologatuta dago eta titulu ofizialak igorri ditzakeen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua da. Heziketa denboraldiaren bukaeran Oinarrizko Lanbide titulua igortzen da.

- Espezialitateen eskaintza urtero aldatzen da, Heziketa Planaren arabera.

- Heziketa programa bakoitza, helburu, metodo, denbora eta hartzaile ezberdinekin egiten eta garatzen da.

- Eskualdeko zentroa da, titularra Durangoko Udala den arren eta Herri ezberdinetako ikasleak hartzen ditu.

Azken eguneratzearen data:  2019eko apirilak 08, 12:09
 
 

 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus