Beste udalerrietan bezala, Durangon ere nabari da pertsona nagusien kopuruaren gorakada etengabea: nagusien kopurua gero eta handiagoa da, eta, gainera, horiek urte gehiago bizi dira, bizi-itxaropena handitu egin delako.

Duela sei urte (2007), 5.808 lagun ziren 60 urtetik gorakoak (biztanleria osoaren % 20, 91), eta 1.217 lagun 80tik gorakoak (biztanleria osoaren % 4,38).

Durangon, gaur egun, biztanleriaren % 23,01 da (6.654 lagun) 60 urtetik gorakoa, eta 80 urtetik gorako 1.646 lagun daude dagoeneko (biztanleriaren % 5,69). Hau da, 18 durangarretik batek 80 urte baino gehiago du, eta gehienak emakumeak dira.

Etorkizunean, datu horiek nabarmen haziko dira, EUSTATen 2005-2020 proiekzio demografikoaren arabera. EAEn lau biztanletik bat 65 urtetik gorakoa izango da, eta 85 urtetik gorakoen kopurua bikoiztu egingo dela aurreikusten da.

Egoera demografiko horiek taldearen heterogeneotasuna handitzen dute, eta, ondorioz, nagusien behar eta eskakizunak ugariagoak eta ezberdinagoak izatea eragiten dute.

Bestalde, nagusien kopuruaren gorakadak, eta, orokorrean, osasun-maila hobetu izanak, pertsona nagusi asko bakarrik bizitzea errazten dute. Ondorioz, kolektibo ahul edo zaurgarria izan daiteke, eta beharrezkoa da bakardade-egoerak edo urritasun kognitiboak hautemateko eta arintzeko babes-neurriak jartzea.

adineko pertsonak taula

Durango, adinekoekin uri atsegina
Tel. 94 465 74 51
uriatsegina@durango-udala.net

Azken eguneratzearen data:  2015eko azaroak 16, 08:55
 
 

 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus