Osasunaren Mundu Erakundearen eskutik sortutako proiektua

Adinekoak aintzat hartzen dituzten ingurune fisikoak pertsona guztientzako independentziaren eta dependentziaren arteko ezberdintasuna izan daitezke, baina bereziki garrantzitsuak dira zahartzen ari direnentzat (OME, 2002: "Envejecimiento activo: un marco político")

 Hiri Adeitsuak Adinekoekin nazioarteko proiektu bat da, eta mundu-mailan gertatzen diren bi joera demografikoren aurrean hiriei laguntzea du helburu: alde batetik, biztanleria azkar zahartzen ari dela, eta bestetik, urbanizazioa gero eta handiagoa dela. Adinekoekin adeitsua den hiri baten helburuak dira zahartze aktiboa sustatzea parte-hartzearen bitartez, osasun-baldintzak hobetzea eta inguruneen segurtasuna handitzea, eta azken finean, adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, eta ondorioz, baita herritar guztiona ere. Horrez gain, hirietan adinekoen ikuspegia kontuan hartzea da asmoa, hartara, adinekoekin adeitsuagoak izateko zer alderdi eta nola hobetu behar diren identifikatzeko.

Age friendly Cities

AURREKARIAK

"Hiri Adeitsuak Adinekoekin" proiektua 2005ean Rio de Janeiron egindako XVIII. Gerontologia Mundu Biltzarrean jaio zen, eta OMEko A. Kalache-k eta L. Plouffek garatu zuten mundu mailan, 2006. urtean.

HELBURUAK

Proiektu honen bidez, udalerriko adinekoei parte hartzeko esparru bat eman nahi zaie, parte-hartze aktiboa eta osasungarria ahalbidetzen duten inguruko elementuak zein diren zehazteko. Helburu hori lortzeko, OMEren "Hiri Adeitsuak Adinekoekin" programarari atxiki zaizkion hiri adeitsuen "kontrol-zerrenda" bete daiteke. Izan ere, zerrenda horren xedea da zortzi atali erreparatuta hiri adeitsuak izan behar dituen ezaugarriak betetzea.

 ADINEKOEKIN ADEITSUAK DIREN HIRIEN SAREAN IZENA EMATEA ETA PARTE HARTZEA

Adinekoen ikuspegia kontuan hartzeko, behar-beharrezkoa da politikako eta herritarren zerbitzuetako hainbat alorretan ekintzak koordinatzea. Hortaz, Adinekoekin Adeitsuak diren Hirien Sarean parte hartzeko, ezinbestekoa da udal-gobernuaren babesa, eta honako pauso hauei jarraitzea:

PROIEKTUAREN GARAPENA: FASEAK ETA OSAGAIAK

LEHENENGO FASEA (1-2 urte)

  • Mekanismoak sortzea, adinekoek Sarearen zikloan parte har dezaten lortzeko.
  • Hasierako ebaluazioa, hiria adinekoei nola doitzen zaien aztertzeko.
  • Hiri osoan aplikatzeko hirurteko ekintza-plan bat egitea, hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta.
  • Egindako aurrerapausoak hautemateko adierazleak identifikatzea.

BIGARREN FASEA (3-5 urte)

OMEri hiru urterako ekintza-plan bat aurkeztea.Lehenengo fasea bete denean, eta Sareari atxiki zaionetik bi urte igaro baino lehen, hiriak ekintza-plana aurkeztu behar du, OMEk azter eta onar dezan. Behin haren oniritzia jasota, hiru urteko epea izango du ekintza-plana gauzatzeko.

HIRUGARREN FASEA

Aurrerapausoak ebaluatzea (bosgarren urte bukaeran).Hirian egindako aurrerapausoei buruzko txostena aurkeztuko zaio OMEri, erakunde horrek ebalua dezan.

LAUGARREN FASEA

Etengabeko hobekuntza.

Hasierako ekintza-planean jasotakoen artean hobekuntzak izan direla erakusten duten froga sinesgarriak badaude, hiria etengabeko hobekuntza-fasera pasako da. Hau da, hiri adeitsuak bost urterako plana egingo du, eta aurrerantzean ere berdin jardungo du, hau da, bost urterik behin plan bat egingo du, etengabeko hobekuntza bermatze aldera. Hiriak Sareko kide izaten jarraitu ahal izango du, baldin eta hobetzeko ekintza-planak egiten jarraitzen badu.

Durango, adinekoekin uri atsegina
Tel. 94 465 74 51
uriatsegina@durango-udala.net

Azken eguneratzearen data:  2016eko ekainak 13, 15:41
 
 

 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus