Hasiera -> Zerbitzuak -> Gizarte ekintza eta enplegu  -> Inmigrazioa


Azken urteotan, atzerriko biztanleak gehitu egin dira Durangoko Udalerrian. Atzerriko biztanleen presentzia honek errealitate sozial gero eta pluralagoa eta desberdinagoa sortu du, eta atzerriko biztanleei nahiz abegi-gizarteari aukera berdinak izatean oinarritutako egokitzapen-prozesua eskatzen die kulturen arteko elkarren harremanetan,  berdintasuneko elkartrukean eta biztanleen parte-hartzean.

Atzerriko biztanleen presentzia aldaketa-faktore garrantzitsua da, bizitzaren eremu guztietan, transformazio ekonomikoak, demografikoak, politikoak edo kulturalak sartzen baitira.

Aldaketa hauek Durangoko udalerriarentzako erronka dira, migrazioaren gestio-eredu globala, osokoa eta kooperatiboa eskatzen duen erronka. Gestio-eredu honetan Toki Administrazioak berak ez ezik entitate sozialek eta gizarte zibilak ere parte hartu beharko dute, jarduera-eremu desberdinetatik inmigrazioari ekingo dioten neurrien eta estrategien bidez.

Durangoko Udalaren xedea udalerriko biztanleria osatzen duten pertsona guztien (bertakoen eta atzerritarren) arteko elkarbizitza eta berdintasuna laguntzea da. Horretarako, etorkinen integrazioa eta sustapen soziala, elkarrenganako ezaguera eta jarrera sozial positiboak laguntzeko jarduera guztiak artikulatzen dituen politika aktiboa eta adostua garatu nahi du. Zentzu horretan, Durangoko Udalak herritar guztien, etorkinen eta bertakoen, parte-hartzea exijitzen duen noranzko biko integrazioa prozesua abian jarri beharko du.

Durangoko udalerrian gizartearen kohesioa eta kulturen arteko elkarbizitza errazteko asmoz, honakoak bermatu daitezen gura da: babes soziala, herritar guztien titulartasunen eta gizarte-eskubideen aitorpen efektiboa, ekonomia esparruan sartzea, bizitza sozialean eta kulturalean parte-hartzea.

Durangoko Udaleko inmigrazioari buruzko interbentzio publikoa herritarrak laguntzeko zerbitzu normalizatuen prestazioan datza. Zerbitzuen prestazio hauen oinarrizko printzipioak hurrengoak dira:

  • Printzipio operatiboak: orokortasuna, zeharkakotasuna, normalizazioa eta koordinazioa.
  • Printzipio orokorrak: berdintasuna, parte-hartzea eta giza-eskubideen errespetua.

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailak 23, 09:18
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus