Ezagutzen al duzu Andragunea?

Andragunea emakumeen topalekurako eta prestakuntzarako lekua da.
Gizon eta emakumeen berdintasun harremanak errezteko espazioa dugu.

Ba al dakizu non dagoen Andragunea?

Zer lortu nahi du Andraguneak?

ˇEmakumeentzako erreferentziazko espazio bat izatea Durango herrian eta bere ingurunean.
ˇAukera Berdintasunerako lana sendotu, gauza egonkor bezela ingurunearekin harremana izanik.
ˇGizon eta emakumeen Aukera Berdintasuna pizten dituen lanerako ardatz berriak bultzatu
ˇHerriko emakume elkarteei laguntzea
Zer aurkitu dezakezu andragunean?

1.Informazio puntuaInformazioa, orientazioa eta aholkularitza edozein gairi buruz edota generoari buruz bereiziki. ( emakumeen eskubideak, amatasuna, genero indarkeria..)
2.Dokumentazio puntua
Andragunean generoari buruzko aldizkari espezializatuak, liburuxkak, eta liburuak aurki ditzakezu.
3.ErakusketakFormato txikiko erakusketak, emakumeek egindako lanak edo berdintasunarekin zerikusia duten gaiekin.
4.Jabekuntza eskola
Ikastaro ezberdinak emakumeei zuzenduta beraien bizi baldintzak hobetzeko eta genero harremanetan bere posizioa aldatzeko asmoarekin; baita gure gizartea oinarritzen den botere harremanetan ere.
5.Haurtzaindegi zerbitzua
Lan, familia eta maila pertsonala oreka batean mantentzen errezteko, eskola eta beste ekintzen partehartzaileak haurtzaindegi zerbitzuaren aukera daukate aldez aurretiko eskaeraren bitartez.
6.Elkartegintzaren sustapena
Emakume elkarteek gestiorako eta ekintzetarako espazio bat eukitzeko aukera daukate.
Posibilitate hau gizon eta emakumeen Aukera Berdintasunari laguntzen dioten beste elkarteei ere zabalduta dago. (Aldez aurretiko eskaera Herritarren Arretarako Zerbitzuan)
7.Ekintza ezberdinak
Hitzaldiak, bideoforuma, lehiaketak, topaketak, esperientzien hartu- emanetan, aurkezpenak, etab
Nortzuk osatzen dute Andragunea?

ˇDurangoko Berdintasun Kontseiluak
ˇEmakume Elkarteek:
◦ Bilgune Feminista
◦Andereak
◦Habixe
◦La Liga de la Leche
◦Emakumeen Ahotsa
ˇBerdintasun Teknikari bat
ˇBerdintasun dinamizatzaile bat
ˇZeuk ere parte har dezakezu!
Nortzuk etorri daitezke Andragunera?

ˇEdozein emakume zein gizon informazio edo aholkularitza eskatzen
ˇEdozein entitate, elkarte edo talde
Emakumeentzako Jabekuntza Ikastaroak 2012 ˇ 2013

Azken eguneratzearen data:  2012eko irailak 25, 16:06
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango-udala.net