Hasiera -> Zerbitzuak -> Hirigintza eta ingurumena -> Ingurumena


Ezinbesteko higiene modura, bide publikoan txakurrak edo beste era bateko animaliak daramatenak derrigortuta daude animaliok gorotzik (edo txizarik) egin ez ditzaten oinezkoak dabiltzan edozelako bide publikoan.

Bide publikoan diren bitartean, animaliok, Udalak horretarako baimendutako tokietan egingo dituzte euren gorotzak.

Baimendutako toki horiek ez baleude, edo urrunegi egongo balira, animaliok bideetako zintarri ondoan edo burdin hesirik ez duten zuhaitz-txorkoetan egin ditzakete gorotzok.

Animalia daramanak, gutxienez, bi boltsa iragazgaitz eramango ditu animaliak bide publikoan egin ditzakeen gorotzak erretiratzeko, eta dagokion udal agintaritzari erakutsiko dizkio hala eskatzen badio.

Bide publikoan gorotz hondarrik geratuko balitz, animalia daramank hondarrok batu eta erretiratu beharko ditu, eta zikindurik geratu den bide publikoa ere garbi utziko du.

Animalia daramanak animaliari dagokionez ondorengoa bete beharko du:
Gorotzak poltsa iragazgaitzetan, zaborrontzietan eta udaleko zerbitzuek jarritako estelako edukiontzietan sartu, behar bezala itxita.

Linkak:
Animalien identifikazio erregistroa REGIA

Azken eguneratzearen data:  2010eko Urtarrilak 19, 14:56
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus