Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioa gara, Durangoko Udalaren erakunde autonomoa.

Gure helburua ikasleei musika arloko Hezkuntza eta Prestakuntza eskaintzea da, kalitatezkoa, malgua eta pertsonalizatua. Musika-estilo guztiak hartzen ditu barne, eta lau urtetik aurrerako edozein ikasleri zuzenduta dago, inolako adin-mugarik gabe.

Gure helburu nagusia hiru eskaerari aurre egitea da:

  • Irakastea eta ikasleek musikaren bidez gozatzera motibatzea.
  • Ikasleak musikari amateurrak izan daitezen prestatzea.
  • Ondoren profesional izateko gaitasunak ematea.

Era berean, musika hedatzeko daukagun bokazioa adierazten dugu, Durangoko eta inguruko kultura aberasten laguntzeko asmoz.

Azken eguneratzearen data:  2013eko martxoak 13, 21:27
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus