San Agustineko Bazkideak: urteko kuota baten truke bazkide txartelarekin aretoan egiten diren emanaldi guztietan %25eko deskontua eskaintzen da, gainera urtean bi emanaldi doan ikusteko aukera dago, eta, bazkideak dituzten gainontzeko antzokietan ere, bertoko bazkideek dituzten abantailak izango dituzte San Agustineko bazkideek. Bazkide txartelarekin programazioari buruzko punta-puntako informazioa eskaintzen da.

Urteko kuota 25 €koa da.

Famili deskontua. Familia bereko 13 urtez gorako 3 lagun bazkide egiten badira bakoitzaren kuota 20 €koa izango da.

Txikitxartela: 13 urtez beherakoie zuzendutako bazkidetza sistema, bazkide helduen abantaila berberak ditu.
Urteko prezioa: 5€

Kuotaren ordainketa eskudiruz zein banku bidez egin daiteke.

San Agustineko lagunak: San Agustineko egitaraua doan jasoko duzu, bai etxean, eta baita e_postaz ere. Informazio zerbitzu bat da, eta ez du abantaila ekonomikorik.

Azken eguneratzearen data:  2012eko abenduak 19, 12:46
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus