EMANALDIAK:

  • Antzerkia, musika eta dantza programazio profesionala. Kalitatezko eskaintza zabal eta anitza; herritarren izaera, aretoaren baliabideak, edota, interes gune ezberdinak kontutan hartuz moldatua.
  • Hilean behin, txikienei zuzendutako ikuskizuna. Gaztetxoenak kultura aisialdira lotzeko bidea jorratzeko.
  • Kale ikuskizunen programazioa. Ekainean eta uztailean kalean egiteko sortu diren ikuskizun sorta berezia eskaintzen da herriko plaza eta parkeetan.

TOKIKO EKOIZPENAK:

  • Durangon sortzen diren iniziatiba artistiko profesional edota amateurrei laguntza eta babesa eskaintzea.
  • Biurtero edozein arte diziplinatan sorkuntza artistikoa bultzatzeko beka argitaratzea.

IKUSLEAK ERAKARTZEKO:

  • Bazkidetzak: urteko kuota baten truke bazkide txartelarekin aretoan egiten diren emanaldi guztietan deskontuak eskaintzen dira, gainera urtean bi emanaldi doan ikusteko aukera dago, eta, bazkideak dituzten gainontzeko antzokietan ere, bertoko bazkideek dituzten abantailak izango dituzte San Agustineko bazkideek. Bazkide txartelarekin programazioari buruzko punta-puntako informazioa eskaintzen da.
  • San Agustineko lagunak: San Agustineko egitaraua doan jasoko duzu, bai etxean, eta baita e_postaz ere.
  • Sarreren erreserba eta erabiltzaileentzako arreta zerbitzua: aretoko sarrerak erosteko aukera bat baino gehiago dago: BBK eskaintzen dituen zerbitzuetaz gain, aretoan bertan, modu pertsonalizatuan eskuratu ahal izango dira sarrerak, aurrez aurre (9:30etatik 15:00etara), telefono bidez edota e_postaz.
    - Bertatik bertarakoa
    - Telefonoz
    - e_postaz

BIZTANLEEK PARTE HARTZEKO BIDEAK:

San Agustin kultur guneko erabiltzaileek, edota edozein hiritarrek, zerbitzu ezberdinen hobekuntzan parte hartzeko dituzten aukerak honako hauek dira:
  -Asetasun inkestak
  -Kexak, iradokizunak, erreklamazioak eta eskaerak
Bulegoan, aurrez aurre edota korreo elektroniko bidez helarazi daitezke. sanagustin@durango.eus

Azken eguneratzearen data:  2017eko urriak 20, 11:07
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus