Hasiera -> San Agustín Kultur Gunea -> Antzokia


Astarloa Kulturgintza Erakunde Autonomoa hiru erakundek osatzen dute: Arte eta Historia Museoak, San Agustin Kultur Guneak eta Udal Bibliotekak.


San Agustin Kultur Guneak, Udaleko gainontzeko erakunde autonomoen moduan, bikaintasunaren bidean EFQM europar ereduan lanean dihardu bere kudeaketa hobetzeko. Honelako ereduetan pertsonek garrantzi handia hartzen dute eta funtsezkoa da prozesuen bidezko kudeaketa-sistema ezartzea.

Hauek dira kudeaketarako tresna nagusiak:

  • Plangintza estrategikoa: Erakunde autonomoaren estrategia islatzen du lau urtetara begira.
  • Aginte taula estrategikoa: Plangintza estrategikoak erabakitako adierazle guztiak batzen dituen taula nagusia da.
  • Urteko plana: Erakunde autonomoak urtebeteren buruan gauzatu beharreko ekintzak jasotzen ditu.

Azken eguneratzearen data:  2010eko apirilak 23, 12:01
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus