Gaur egun, pertsona zaharrak gure udalerrian talde handia dira, hain zuzen, 60 urtetik gorakoak biztanleriaren % 22,23 dira. Urte gehiago bizitzeak ez du esan nahi norberak nahi duen bizitza-kalitatearekin biziko garela. Zahartze prozesuak zerikusia du, batetik, pertsona nagusi bakoitzaren lan indibidual eta sozialarekin, bestetik, jarrera pertsonalarekin eta, baita, aldi hori bizi izateko moduarekin.
Bizi-itxaropenaren gorakada dela eta, zaharren adina inoiz baino gehiago luzatu da. Nagusia, 60 urte dituen pertsona da, baina baita 90 urte dituena ere. Adin kronologikoa soilik kontutan izan gabe, bai batzuen eta bai besteen premiak ez dira berdinak eta, horrela, taldearen heterogeneotasuna handituz doa. Liburuxka honetan dauden ekintzak lau programatan egituratzen dira: zahartze aktiboa, autonomía pertsonala mantentzeko programa, esperientzia institutua eta ¿Zaindu¿ programa. Gure herriko adinekoen behar, eskakizun eta ardurei erantzuna ematea da helburua eta, horrela, udaleko hainbat sailetatik antolatzen diren nagusiei zuzendutako jardueren osagarri dira. Horiek guztiak gogobetetako zahartzea laguntzeko asmoarekin.