Hasiera -> Zerbitzuak -> Euskara

Helbidea:
Saibi kalea, 10 03 A
48200 Durango, Bizkaia
Telefonoa: 946030040
Faxa: 946030039
Posta elektronikoa: euskaltegia@durangoeuskaltegia.net
Web: www.durangoeuskaltegia.net


Durangoko Udal Euskaltegia 1986an HABEk eta Durangoko Udalak helduak euskalduntzeko, alfabetatzeko eta euskararen normalizazio zuzena eta bizia eskaintzeko sortu zuten zentroa da.

Eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira: bertatik bertarako klaseak, autoikaskuntza, talde espezifikoak (gurasoak, etorkinak, jubilatuak...) eta kanpo ekintzak (antzerkia, ipuin kontalariak, irakurlearen txokoa, blog-a, idazlearekin solasaldiak...).

Honetaz gain, Udalarekin batera euskararen erabilera bultzatzeko BERBALAGUN izeneko proiektuaren partaide bizia da.

Hau guztia burutzeko elkarlanean eta etengabeko formazioan ari den lan talde profesionala dauka.



 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango-udala.net