Berdintasuna
Aukera berdintasuna
Helbidea: Barrenkalea, 17
Telefonoa: 946030042
E-maila: aukeraberdintasuna@durango-udala.net
Berdintasunerako Durangoko Emakumeen Kontseilua kide anitzeko organoa da, eta aholkua eta informazioa emango du. Bere helburua uriko andrazkoen partaidetza demokratikoa bermatzea da, emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna garatzeko eta bultzatzeko, udalaren politikan, kulturan, ekonomian eta gizartean.
2005eko Maitzaren 26ean aprobatu zen Osoko Bilkuran Durangoko Berdintasun Kontseiluaren reglamentua.
Hauek izan daitezke Berdintasunerako Durangoko Kontseiluko eskubide osoko kide:
Kontseiluan parte hartzen duen edozein pertsona, elkarte, erakunde edo fundazio, beti ere, berdintasuna bultzatzeko ekintzen garapena bilatzen badute, emakumeen eskubideen defentsa eta ikuspuntutik begiratuta.