Hasiera -> Zerbitzuak -> Kultura

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioa Durangoko Udalaren mende dagoen musika-ikastegi publikoa da.

Zerbitzu horren helburu nagusia musika irakastea da. Horretarako, ikastegi mistoa sortu da, heziketa hori ildo bitik irakasten duena:

  • Alde batetik, musika maila amateurrean jorratzea eta esperimentatzea nahi dutenei zuzenduta dago MUSIKA ESKOLA, jarduera ludiko gisa. Ezagutza berriei eta musika sortzeak edo entzuteak dakartzan gogobetetzeari eta gozamenari esker lortzen den banakakoaren garapena du xede. Ildo honetatik, posible da 4 urtetik aurrera hastea, eta ez dago adin-mugarik.
  • Beste alde batetik, KONTSERBATORIOAN heziketa ofizial arautua ematen da, eta etorkizunean musika lanbidetzat izan nahi dutenei zuzenduta dago. Ildo hori aukeratzen dutenek 11 urterekin has ditzakete ikasketak.

Honenbestez, eskolak musika-hedatzaile funtzioa hartzen du bere gain kultura-ekintza gisa, horretarako, kontzertuak, tailerrak, txostenak eta ikastaroak prestatuko ditu udalerriko beste erakunde musikal edo kultural batzuekin batera.



 

Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango-udala.net