##
Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Nire ordainketa Internet bidez

Deskribapena: Nire Ordainketa On-Line Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrak zure eskura jartzen duen tresna bat da internet bidez zure ordainketak egin ditzazun, udal web gunean izapideak hasiz eta Durangoko Udaleko laguntzaile den erakunde finantzarioaren web gunean -Bilbao Bizkaia Kutxa- amaituz. Trukatutako informazioa interneten bidez inork ikusi ez dezan lotura seguruetatik doa, web gune horrek eskainitako segurtasun sistemek zure eragiketa babesten dutelarik.

Segurtasuna:  Datu pertsonalen babesari buruzko politika, interneten bidezko ordainketa egiteko erabiltzen de web orriaren bitartez ematen den informazioa batu eta erabiltzeari dagokion guztiari zabaltzen da. Datu hauek Euskal Administrazioaren jabetzapeko fitxategi automatizatu batean sartzen dira eta horretara jo beharko da, edozein momentutan, sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurkatzeko eskubideez baliatu ahal izateko, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DPBLOk) ezartzen duenari jarraituz.

Betekizunak:  Beharrezkoak ez diren desplazamenduak ez egiteko edo hilera luzeak ez pairatzeko, egunero 24 ordu zabalik dagoen internet bidezko ordainketa sistema hau erabil dezazun, Bilbao Bizkaia Kutxak zure esku jartzen dituen ordainketa-txartel baten jabea izan behar duzu edo bere online bankaren bezeroa.
Nire Ordainketa tresnaren bidezko ordainketa, bere web gunean "Igortze-Entitateak" atalaren barruan adierazitako diru-sarrera publikoekin erabil dezakezu.

Azken eguneratzearen data:  2012eko apirilak 24, 15:26
 
 
Erraza iruditzen zaizu web orrian informazioa aurkitzea?



Eman botoa


Emaitzak ikusi

RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus