##


Herritarren 10 Informazio Puntuak (HIP) jarri dira kalean udalaren, herriaren eta merkataritzaren gaineko informazio helarazteko durangarrei zein bisitariei.

Informazio puntuak honako leku hauetan daude:

                                                HIP kokagune planoa

1.- Udalean
2.- Lariz Torrean
3.- Pinondon (Gran Hotel Durango-ren aurrean)
4.- Ibaizabal Ikastolaren aurrean
5.- Kurutziaga kalean (Garai jauregiaren aurrean)
6.- Landako etorbidean (Anbulatorio ondoan)
7.- Madalenan (Bizkaibus-en geltokian)
8.- Fray Juan de Zumarragan (Institutuaren aurrean)
9.- Ezkurdi plazan (Justizia jauregiko eskaileren ondoan)
10.- Ezkurdi plazan (Arkupetan)

Herritarren Informazio Puntuak kiosko interaktiboak dira. Erabiltzaileek aukera dute kontsultatu nahi duten informazioa aukeratzeko: batetik bestera ibili daitezke, erraz asko eta atzamarraren laguntzaz. Informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago.

Gainera, posible da argazkiak jaistea bluetooth bidez. Horretarako nahikoa da telefonoa HIP-rekin sinkronizatzea.

Aurrerantzean posible izango da, sistema bera erabiliz, beste era bateko edukiak jaistea, esaterako: agendako ikuskizunak, planoak, dendei buruzko informazioa, e.a.

Informazioa euskarri ezberdinetan eskuratu ahal da: testua, bideoak, argazkiak, planoak, grafikoak, audioa, e.a.

Informazio 5 bloketan aurkitu ahal da:

     1. Durangon bizi
     2. Turismoa
     3. Agenda
     4. Merkataritza
     5. Prentsa

"Prentsa" atalean, Internet bidez eta RSS sisteman izena emanda, ondorengo komunikabideetako zuzeneko informazioa eskuratu ahal da: "El Correo", "Gara", "Berria", "EITB" eta "DEIA". Albisteak une oro eguneratzen dira.

"Agenda" atalean, eta RSS teknologia erabiliz, Durangoko Udaleko www.durango-udala.net/agenda  web orrian agertzen diren ekintza eta ekitaldiak agertuko dira. Era zuzenean eta automatikoki sinkronizatzen dira.

Informazio puntuak datuak aldatu, sartu edo berritu nahi duten pertsona, denda eta enpresek Durangoko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ-SAC) jo behar dute edo 946030000 telefonora deitu. Bestela, mezu elektroniko bat bidali dezakete sac@durango-udala.net  helbidera egin nahi duten aldaketa edo eguneratzea adieraziz.

HIP-k erabiltzen ez direnean "aurkezpen edo karrusel" fasera pasatuko dira, edo azken orduko albisteak, udalaren bandoak edota agendako ekitaldiak agertuko dira.

Udaleko HIP-etan dagoen teknologiari esker, informazioa automatikoki eta urrutitik eguneratu daiteke. Azken baten, etorkizuneko teknologiez baliatuko gara ikus-entzunezko euskarri audiobisual interaktiboa eskaintzeko kalean bertan eta pertsona guztiek eskuratzeko moduan.

Azken eguneratzearen data:  2013eko ekainak 24, 09:56
 
 
Erraza iruditzen zaizu web orrian informazioa aurkitzea?



Eman botoa


Emaitzak ikusi

RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus