Hasiera -> Zerbitzuak -> Mugikortasuna eta garraioak


Bide publikoa espazio komun bat da, eta bertan modu harmoniatsuan eta iraunkorrean eman behar dira mugikortasuna, elkarbizitza eta erabiltzaileen segurtasuna. Horretarako, bide-segurtasuna hobetzera zuzentzen diren planak eta programak garatzeko erantzukizuna dugunok ezin dugu ahaztu eta ez dugu ahaztu behar hezkuntzak mugikortasun seguruarengan duen funtsezko eragina.

Gida honen helburua da pertsona guztien mugikortasun segurua, bizi osorako mugikortasun segurua, sustatzera xedatutako hezkuntza-ibilbide integral bat zehaztea. Agiri hau profesional ugariren artean egindako lan kolektibo baten ondorio da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet profesional horiei, eskuzabalki jardun baitira bide-hezkuntzaren arloan dituzten ezagutzak eta esperientziak konpartitzen.

Mugikortasun segururako dokumentua

Azken eguneratzearen data:  2014eko maiatzak 05, 13:32
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus