Hasiera -> Zerbitzuak -> Mugikortasuna eta garraioak


Oinezkoen gunean lan egin edo bertako establezimendu edo etxebizitzetan hornitze lanak egiten dituzten eta garraiolariak ez diren merkatari, hornitzaile eta profesionalek ere gune honetara sartzeko aukera izango dute, beti ere Ordenantza erregulatzailean ezarritakoa betetzen dutenean.

1 Hornitzaileak:

EZAUGARRIA: KOLORE URDINA +1

Hornitu beharreko establezimenduak eta banaketaren maiztasuna bilduko dituen inprimakia behar bezala osaturik eta honako fotokopia eta originalak:
- Inspekzio Teknikoaren Txartela (banaketak egiteko baimendurik dagoen ibilgailua izan beharko du)
- Gida baimena
- Ibilgailuaren erantzukizun zibilaren asegurua

Sartzeko baimena astelehenetik larunbatera (06:00 - 13:30).

2 Jardueren titularrak eta merkatariak:

EZAUGARRIA KOLORE URDINA +2

Jarduera baimena batengatik ibiligailu bat baino ez da baimenduko.
Behar bezala betetako inprimakia eta honako agirien originala eta fotokopia:
- Jarduera egiten duen pertsona fisiko de juridikoa, bere ezkonkide edo zuzeneko ondorengoen gida-baimena.
- Gida-baimena
- Ibilgailuaren erantzukizun zibilaren asegurua
Goizez: Sartzeko baimena astelehenetik larunbatera (06:00-13:30), gehienezko egonaldia, 30 minutu.
Baimendutako ordutegi barnean, berriro ere sartu ahalko da.
Arratsaldez: Sartzeko baimena astelehenetik ostiralera (15:00-17:00), gehienezko egonaldia, 30 minutu.
*Ostalaritzako titularrak ezik.
Arratsaldez gune honetan sartzeko, ezinbestekoa izango da dagokion tasaren ordainketa egina duen TAG txartela izatea.

3 Garraiolariak ez diren profesionalak:

EZAUGARRIA: KOLORE URDINA +1

Behar bezala betetako inprimakia eta honako agirien originala eta fotokopia:
- Autonomo izatearen ziurtagiria
- Gida-baimena
- Ibilgailuaren erantzukizun zibilaren asegurua
Sartzeko baimena astelehenetik ostiralera (06:00-13:30), gehienezko egonaldi mugatua, 30 minutu.

Azken eguneratzearen data:  2013ko irailaren 24a, 15:11
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus