INÉS MEDINAREN HEMISFERIOAK Erakusketa ibiltari honi izenburu hau emateko erabakia, oraingo honetan, artistak ohi duen baino formatu txikiagoko lanak erakusteko erabakiak eragin du; dena dela, lan horiek oso jarrera intimoa dute margotu ¿ adierazi ¿ komunikatu ideiarekin. Oso lan preziatuak dira, artistaren beraren eta bitartekoaren (formatuak, euskarriak, teknikak, etab.) nahiz bitartekoaren eta helburuaren artean ezarritako komunikazioaren eduki indartsua dela eta. Izan ere, une horretan bizitzen ari dena, sentitzen ari dena edo errealitatearen parteren batetik sumatzen ari dena adieraztea da helburua. [...]
Noiz: 2012/07/20 - 2012/09/02
Helbidea: San Agustinalde kalea, 16, Durango, Bizkaia