Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Durangoko Udalak edo haren Organismo Autonomoek nahiz Merkataritza Elkarteek alegia,euren kapital sozial osoa Durangoko Udalari dagokion Merkataritza Elkarteek pertsonei edo erakunde publiko nahiz pribatuei eskaintzen dietena, erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jardueraren bat susta dezaten edota helburu publikorenbat lor dezaten. Bekak eta sariak ere diru-laguntzatzat joko dira.

Nork eskatu dezake? :

Pertsona juridikoek zein fisikoek eta erakunde publikoek zein pribatuek izango dute diru laguntzak eskatzeko aukera, betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute. Durangoko udalerrian jarduten duten elkarteek diru-laguntzak lortugura badituzte, Elkarteen Udal-erregistroan eduki behar dute izena emanda.

Non egin tramitea :

         -Aurrez aurre: HAZen

        - Posta arruntez

         -Informazio gehiago:        

                                 -Emailez:  sac@durango.eus

                                 -Telefonoz:  946030000

                                 -Whatsapp zenbakia: 620868350

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerarekin batera, arauan edo deialdian zehaztutako dokumentuak eta informazioak aurkeztuko dira.

Tramitatzeko epea : -

Oharrak: :

Araudi aplikagarria: Durangoko udalaren diru laguntzak eta bestelako laguntzak arautzeko ordenantza.

Beste zenbait datu:

Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak eman ahal izateko, ebazpenenaren unean, derrigorrez,helburu horietarako diru-kopuru egokia eta nahikoa egon beharko du aurrekontuetan, eta ez da zertan aurrekontu-kredituak handitu beharrik izango.

 

Azken eguneratzearen data:  2017eko maiatzak 29, 16:23
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus