Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia pertsonala lortzeko edo berrizteko (5 urteko indarraldia du).

Azken batean, baimena da, pertsona batek bere ardurapena arriskutsutzat jotako txakurrak eduki ahal izateko.:

  • Pit Bull Terrier
  • Staffordshire Bull Terrier
  • American Staffordshire Terrier
  • Rottweiler.
  • Dogo Argentino.
  • Fila Brasileiro.
  • Tosa Inu.
  • Akita Inu.
  • Akita Americano.
  • American Pit Bull Terrier.American Bully.

1. Noizbait pertsona zein animaliei eraso egin dizkien animalia erasotzaileak.

2. Erasotzeko irakatsiak izan diran animaliak

3. Hurrengo ezaugarriak dituzten txakurrak: gihartsuak, indartsuak ikusten direnak, ariñak, erresistenteak, nortasun finkokoak, ule larburdunak, buru handia eta zabala dutenak, aho handi eta zabalak, lepo zabalekoak...

4.Nortasun oldarkorrekoak edo noizbait pertsona edo animaliei erasotu izandakoak.

Nahiz eta zure txakurra arraza horietakoak ez izan noizbait pertsona edo animaliei erasotu badie, eta horregaitik txakur arriskutsutzat ebatzi bazaie, orduan lizentzia eskatu beharko duzu txakurra edukitzeko eta txakur bera ere Txakur arriksutsuen erregistroan inskribatu beharko duzu, aurretiaz deskribatutako txakur horiek bezela, aipatutako ebazpen horretatik hilabete batera.

Nork eskatu dezake? : Lizentzia lortzeko baldintzak:

  1. Adin-nagusia izatea.
  2. Honako delitu hauetako batengatik kondenarik jaso ez izana: giza hilketa, lesioak, tortura; atentatua askatasunaren aurka edo osotasun moralaren aurka; sexu-askatasunaren edo osasun publikoaren aurkako delituak; talde armatuko edo narkotrafikatzaile-talde bateko kidea izatea; baita ebazpen judizial bidez berariaz galarazita izatea arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea ere.
  3. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliei buruzko, abenduaren 23ko, 50/1999 Legeak ezarritako zigorrik bete ez izana.
  4. Arrikustsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko gaitasun fisiko eta psikologikoa izatea.
  5. Erantzunkizun zibileko asegurua kontratatzea, gutxienez 120.000 eurokoa dena
  6. Txartelak jaulkitzeko tasa ordaindu izana.

¿Non egin eskaera? :

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortzeko nahiz berrizteko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da: 

1.Lehenik eta behin, txakur arriskutsuak izateko eskaerarako hurrengo hauek eskatzen dira: 

  • Adin nagusia izatea
  • NAN edo AIZ originala (adin-nagusiarena).
  • Eskatzailearen argazki bat, karneteko tamainan, eta berriki ateratakoa.

Txakur arrikustusak ziateko eskabidea eta zinpeko aitorpena Eskabidea (Udaltzaingoan eskuragarri)

  • Zigor-aurrekariak egiaztatzeko eskabidea tramitatzeko baimena (Udaltzaingoan eskuragarri).
  • Gaitasun fisikoa eta psikologikoa ziurtatzeko agiria, baimendutako zentro batek emana; gehienez, eskabidea egin baino hiru hilabete lehen emana. 
  • Tasa munizipala oraindu izanaren egiaztagiria (txartela jaulkitzeko)

2.Behin txakur arriskutsuak izateko lizentzia edukita, txakur bera Txakur arrikutsuen Erregistroan inskribatzeko eskaera egingo da, horretarako hurengo hauek behar dira:

  • Txakurra inskribatzeko eskaera orria (Udaltzaingoetan eskuragarri)
  • Erantzunkizun zibileko aseguruaren poliza, gutxienez 120.000 euro estaltzen duena, nahiz eta beste pertsona bati txakurra bere zaintzarako utzi izana.
  • Aseguru polizaren ordainketa agiria
  • Txakur erregistro orria. Ez bada aurkezten eskaera honekin, lizentzia eskuratu eta hurrengo 15 egunetan aurkeztu beharko da. Bizkaiko Foru Aldundiko, Txakurren Erroldan (Albaitaria)
  • Albaitariaren ziurtagiri berriztatua, txakurraren osasun egoera ziurtatzen duena, gaixotasunik ez duela ziurtatuz, txakur bereziki arriskutsua izateko.
  • Txakurraren osasun txartela.
  • Txakurraren argazkia (kolorean), gorputz osokoa.

LIZENTZIAK INDARRA GALDUKO DU AIPATUTAKO BALDINTZAK EZ DIRENEAN BETETZEN.

Tramitatzeko epea : -

Oharrak: :

TXAKURRA DUENAREN BETEBEHARREN LABURPENA:

1.Txakurra espazio publikoetan dagoenenan , jabeak bere lizentzia eta txakurra Txakur erregistroan inskribatuta dagoenaren ziurtagiria eraman beharko du.

2.Txakurra kaletik daramanean, muturrekoa eta 2 metroko luzeera baino gutxiagorako ematen duen katea eraman beharko du. Ezin dira txakur bat baino gehiago eraman.

3.Txakurra etxean edukiz gero: terrzan, finka edo beste antzeko lekueta, beti lotuta egon beharko da, edo bestela, pertsona edo beste animaliak ez erasotzeko moduko leku itxi batean.

4.Txakurra laputzen badizute edota galtzen baduzu, Udaltzaingoetan berri eman gertaeraren ezagutza duzunetik 48 ordura gehienez jota.

5.Lizentzian eman daitezkeen edozein aldaketak Udaltzaingoan berri eman beharko dira, ezagutzen direnetik 15 egunetara.

6.Bost urtero behin lizentzia berriztu beharko da (Udaltzaingoetan eskuragarri: berriztatzeko lientziaren eskaera).

Araudi aplikagarria:

Ordainketa: IKUSKAPEN, DIRU BILKETA ETA KUDEAKETAKO ORDENANTZA FISKAL ORKORRA 8. EPIGRAFEA) mota guztietako baimenak eta lizentziak. Konpetentzia munizipalei dagozkien lizentziak eta baimenak emateko zehazten du oinarri zergagarriak.
Ordainketak BBKko hurrengo kontu zenbakian egin behar da: 2095-0036-61-3239029204 egin beharko da Durangoko Udaletxeko Diru Bilketa arlokoa dena, eskatzailearen DNI zenbakia eta deiturak adieraziz, baita "TXAKUR ARRISKUTSUAK IZATEKO LIZENTZIA TASA"adierazi beharko da ere.

Noiz arte du indarraldia informazio honek? Araudia aldatu arte.

Nork baimentzen du? Alkatetzak dekretuaren bidez.

Nork tramitatzen du? Udaltzaingoak

Ordainketa : Indarrean dauden Ordenantza Fiskaletan eskuragarri.

Beste zenbait datu:

a) Eskabidearen osteko prozedura:

Autolikidazioa egingo da, eta eskatzaileari ziurtagiria emango zaio, ordain dezan:

  • HAZ en (Barrenkale 17 behean, Herritarraren kutxazainaren bidez)
  • Ordainketa-atebidearen bitartez.
  • Honako erakunde laguntzaile hauetan: Kutxabank, Caixa, Laboral Kutxa edo Santander.

Ondoren, Justizia Ministeriora bidaliko da zigor-aurrekarien eskabidea.

b) Tramitatzeko epeak

  • Txakur arriskutsuak edukitzeko lizentzia:15 egun
  • Txakurra Udal Erregistroan inskribatzeko:10 egun

 

Azken eguneratzearen data:  2017eko martxoak 21, 16:21
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus