Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Erantzukizuneko aitorpena esaten diogu interesatu batek, administrazioak eskubide edo ahalmen bat aitor diezaion edo hori erabili ahal izan dezan, bere erantzukizunean sinatzen duen dokumentuari. Horren bitartez aitortzen du indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak bete dituela, hori ziurtatzeko dokumentazioa duela, eta eskubidea edo ahalmena baliatu bitartean horiek betetzen jarraituko duela. Aipatutako baldintzak berariaz jaso dira dagokion erantzukizuneko aitorpenean.

Erantzukizuneko aitorpenek dagokion legediak ezarritako ondoreak dakartzate, eta aurkezten diren unetik bertatik, eskubide bat aitortzea edo baliatzea ahalbidetzen dute; betiere, Udalari datxezkion egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenei kalterik egin gabe.

Eraikinaren elementu komunetan (kanpoaldeak, portaleak, etab.) obrak egiteko aurkez daiteke: erreteilak eta teilatuetako eta hegaletako konponketa orokorrak; ate eta leiho aldaketa edo konponketak, bide publikora ematen duten fatxadetako zuloen azaleran eraginik ez duten heinean; fatxaden luzitzea eta margotzea; terrazen zoladurak eta horien konponketak; kanaloi eta bajanteen konponketa edo horiek jartzea. Konponketa eta dekorazio obra txikiak, baldin eta ez bada behar proiekturik, obra-zuzendaritzarik, ezta aurrekontu handirik ere, eta ez badute eraginik egituran.

Obra horien artean ez dira sartzen alde zaharrean dauden eraikin babestuetako obrak. Izan ere, Foru Aldundiaren aurretiazko baimena behar dute. Irisgarritasunari eragiten diotenak ere ez dira sartzen (igogailuak kokatzea edo erreformatzea, aldapak,...)

Nork eskatu dezake? :

  • Edozein pertsona fisikok edo juridikok.
  • Ordezkari gisa jardunez gero, egiaztatu egin beharko da.

Betebeharrak :

  • Erantzukizuneko aitorpena, eredu espezifikoari jarraiki egina.
  • Egin beharreko obren deskribapen zehatza, erabili beharreko materialak eta horien kalitatea adierazita.
  • Aurrekontua partidaka banatuta, dagozkion neurketekin.
  • Obra ulertzeko beharrezkoa bada, konpondu beharreko eremuaren argazkiak.
  • Fatxadaren argazkia, kaltetutako zona adierazita.
  • Konponketek eraikinaren egiturari edo isolamenduari eragin diezaioketenean, dagokion teknikariak sinatutako txostena, baita obraren jarraipena egiteko zuzendaritza teknikoa kontratatzea ere. Dokumentazioa formatu digitalean aurkeztuko da.

Kalea okupatu behar izanez gero, dagokion baimena eskatu beharko da (Ikusi fitxa).

Non egin tramitea :

  • Aurrez aurre: HAZn.
  • Posta arruntez Correosen bulegoan edota mezulari zerbitzu bidez.
  • Informazio gehiago:

Tramitatzeko epea : Berehala

Oharrak: : Beharrezkoa bada adierazitakoak baino obra gehiago egitea, HAZen jakinarazi beharko da, 6 hilabeteko epean. Horrek zerga gehiago sortuko du, baina ez du sortuko espedientea tramitatzeagatiko tasa gehiago. Behin epe hori igarota, ezin da obrak handitzeko eskatu, eta erantzukizuneko aitorpenaren espediente berria tramitatu behar da.

Araudi aplikagarria:

  • 30/92 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
  • 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
  • Durangoko Planeamenduaren Arau Subsidiarioak.
  • Udalaren Ordenantza Fiskalak.

Ordainketa : Zenbat balio du? Indarrean dauden Ordenantza Fiskaletan adierazitakoa.

Beste zenbait datu:

a) Eskabidearen osteko prozedura:

HAZen, aurkeztutako dokumentazioa tramitatzeko nahikoa den ala ez egiaztatuko da. Erantzukizuneko aitorpena erregistratuko da, espedientea egingo da eta pertsona interesatuari aurkeztu duen dokumentazioa bueltatzen zaio, baita erantzukizuneko aitorpena, ordainketa egiteko ordainagiria eta portalean jartzeko plaka ere.

Nahitaezkoa da ordainketa egitea obrei ekiteko eta tramitearekin jarraitzeko. Honela ordain daiteke:

  • Honako erakunde laguntzaile hauetan: Kutxabank, Caixa, Laboral Kutxa edo Santander.
  • Barrenkalea 17 baxuan kokakutako herritarrentzako-kutxazainean (Udaletxean)

b) Ondoren egin beharreko izapideen laburpena :

  1. Obra ikuskatu eta erantzukizuneko aitorpenari doitzen zaion egiaztatuko da.
  2. Behin obra bukatuta, hondakinak kudeatzeari buruzko dokumentazioa aurkeztu behar da HAZen.

c) Dokumentu osagarriak:

Beharrezkoak izanez gero, Bulego Teknikoko kideek eskatuko dituzte.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko martxoaren 3a, 09:30
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus