Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Tramite hau ezinbestekoa da, establezimendu berri bat zabaltzeko, edo jarduera bat berriro zabaltzeko, berriztatu, handitu edo erabilera aldatu eta gero. Prozedurak ibilgailuen garajeei ere eragiten die. Durangon burutu beharreko jarduera guztiek aurrekomunikazioa edo erantzukizun adierazpena behar dute, hala eskatzen baitu Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legeak, 206.1.d) artikuluan.
Establezimendua egokitzeko obrak egin behar badira, lanak egin aurretik obren lizentzia eskuratu beharko da.

Honako jarduera mota hauek beharko dute aurrekomunikazioa:
A. Jarduera-lizentzia behar duten jarduera sailkatuak (Euskal Herriko ingurumena babesteko 3/1998 Legean, II A Eranskinean daude zehaztuta). Jarduera-lizentziak edo obra-lizentziak ezarritako neurri zuzentzaileak bete eta gero, aurrekomunikazioa aurkeztu beharko dute establezimendua zabaldu aurretik.
B. Jarduera-lizentziarik behar ez duten jarduera sailkatuak (Euskal Herriko ingurumena babesteko 3/1998 Legean, II B Eranskinean daude zehaztuta). Aurrekomunikazioa aurkeztu beharko dute establezimendua zabaldu edo instalazioa martxan jarri aurretik.

Nork eskatu dezake? :

· Edozein pertsona fisiko edo juridikok (Ondasun-erkidegoek ez dute izaera juridikorik, eta, beraz, ezingo dute eskaerarik egin euren izenean).
· Ordezkari gisa jardunez gero, egiaztatu egin beharko da.

Betebeharrak :

Ondorengo agiriak formatu digitalean (PDF) aurkeztu beharko dira. Proiektuak honako zatiak izango ditu, gutxienez: memoria; segurtasun eta osasun azterketa; baldintzen plegua; hondakinen kudeaketari buruzko azterketa; eta planoak. Artxibo bakoitzak gehienez 12 MB izango ditu:

  • A motatako jardueretan, jarduera-lizentzian zehaztutako agiriak.
  • B motatako jardueretan:
    • Jardueraren proiektua; edo jarduera zehazten duen agiria, non azaltzen diren ingurumenean, pertsonengan edo berauen ondasunengan jarduerak eragin dezakeen inpaktua minimizatzeko hartutako neurriak. Azken agiri hori eskumeneko teknikari batek idatziko du, hala ezartzen baitu 165/1999 Dekretuko IV Eranskineko gidoi egokituak.
    • Eskumeneko teknikari batek emandako agiria, jarduerak edo instalazioak jardueraren proiektuarekin eta agiri osagarriekin bat egiten dutela egiaztatzeko, eta ezarritako neurri zuzentzaile guztiak bete direla ziurtatzeko.
      Ikuskizun publikoen eta aisialdiko jardueren legearen baitan dauden jarduerek, gainera, egiaztatu beharko dute jarduerak ez dituela arriskuan jartzen pertsonen, beraien ondasunen edo ingurumenaren segurtasuna.
    • Sektoreko araudi aplikagarriak agintzen dituen gaikuntza agiriak edo aurretiaz egindako kontrolak. Oro har, hauek dira edozein jarduera gauzatu ahal izateko aurkeztu beharreko agiriak:
      • - JEZ Jarduera Ekonomikoen Zergako alta, jarduera berriari dagokion epigrafe eta kokalekuan.
         - Industria arloko lurralde ordezkaritzak emandako instalazio elektrikoaren agiria.
         - Suteen kontrako babes-neurrien egiaztagiria, baimendutako instalatzaileak emana. Su-itzalgailuak soilik izanez gero, nahikoa izango da mantenuaren kontratuaren kopia aurkeztea.
         - Obrak proiektu batekin egitea behar izan bada, obren amaierako ziurtagiria eta likidazioa, obraren zuzendaritza fakultatiboak emana (elkargo profesionalaren ikus-onespena, proiektua onetsita aurkeztu bada).
         - Jarduerari dagozkion baimenak, titularraren izenean. Adibidez:
        •  Jan-edanak manipulatzen diren jardueretan, osasun-erregistroa (Lurraldeko Osasun Bulegoa: 94.403.28.20)
        • Osasun-arloko jarduerak gauzatu behar badira, osasun-baimena (mediku-kontsultak, psikologoak...)
        • Bestelako baimen sektorialak: jolas aretoak, autoeskolak, turismoa,...

Non egin tramitea :

  • Aurrez aurre: HAZen (Barrenkalea, 17 48200 - Durango)
  • Posta arruntez: Correos-en bulegoetan edo mezularitza enpresa bidez.
  • Informazio gehiago lortzeko, deitu 946030000 telefono zenbakira, edo bidali mezu bat helbide honetara: sac@durango.eus

¿Non egin eskaera? :  HAZen (Barrenkalea, 17 48200 - Durango)

Tramitatzeko epea : -

Oharrak: :

· Establezimendua egokitzeko obrak egin behar badira, lehendabizi obren lizentzia eskuratu beharko da. Obren lizentzian ezarritako betebeharrak eta neurri zuzentzaileak bete ostean aurkeztuko da aurrekomunikazioa.
· Jarduera hasteko obrak egitea beharrezkoa ez bada, zuzenean aurkeztuko da aurrekomunikazioa.

Errekurtsoak:

Araudi aplikagarria:

· 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.
· 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.
· Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioak. Behin betiko onartuak agindu foralen bidez (676/2003 Agindu Forala, irailaren 12koa; 76/2005 Agindu Forala, urtarrilaren 14koa). Araudia BAOn argitaratu zen, 77.zk.-an, 2005eko apirilaren 25ean.
· Indarrean dauden Udal Ordenantza Fiskalak.
· 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurumena babesteko lege orokorra. Apirilaren 23ko 7/2012 Legeak moldatua (2006/123/CE zuzentaraura egokitzeko zenbait lege moldatzeko legea)
· 165/1999 Dekretuko IV.Eranskineko jarduera-proiektuetarako gidoia (Eusko Jaurlaritzaren instrukzioa)
· Jarduerari dagokion sektoreko araudia.

Ordainketa :

Indarrean dauden Udal Ordenantza Fiskalak - 6.epigrafea. Hirigintza lizentziak eta bestelakoak ematea

Beste zenbait datu:

Tramitatzeko epea:

· A motako jarduerek jarduera-lizentziako neurri zuzentzaileak betetzen dituztenean, edo B motakoek obren lizentzian edo jardueraren proiektuan ezarritako baldintzak betetakoan, komunikazioa egingo da, eta ondoren, jarduera aurkezpenaren egunean hasi ahalko da, betiere eskatutako dokumentazio GUZTIA aurkeztu bada.
· Jardueraren titularren eta ziurtagiria igorri duten teknikarien erantzukizunpean hasiko da jarduera. Jarduera hasterakoan, sektoreko araudi aplikagarriak agintzen dituen gaikuntza agiriak eta aurretiaz egindako kontrolak eduki behar dira.

Eskaera egin ostean egin beharreko pausoak:

HAZen aurkeztutako dokumentazioa tramitea egiteko nahikoa den egiaztatuko da. Ireki aurretik egindako komunikazioa erregistratuko da, espedientea sortuko da, eta interesdunari sarrera-erregistroaren egiaztagiria emango zaio.
· Bulego Teknikoan aurkeztutako proiektua eta dokumentazioa aztertuko dute. Gero, administrazio ebazpena egingo da, establezimenduan edo instalazioan jarduera martxan hastea baimentzeko. Hala badagokio, aurkitutako hutsuneak konpontzea eskatuko da, eta ez badira ezarritako epean konpontzen, establezimendua ixtea agindu ahalko da.
· Udaleko teknikariek lokala ikuskatuko dute.

Tramitatu orain Tramitatu orain

 

Azken eguneratzearen data:  2017eko maiatzak 03, 13:32
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus