Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Betebeharrak :

¿Non egin eskaera? : Udaltzaingoan

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 07:30 - 13:30

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskari-orria (Udaltzaingoak ematen du).
  • NAN edo AIZ, jatorrizkoa edo fotokopia.
  • Erosketa-fakturaren fotokopia, bertan armaren ezaugarriak eta jabetza agertuko dira (kategoria, marka, modeloa, tipoa, serie-zenbakia eta kalibrea).
  • Zinpeko aitorpena, armaren jabetza egiaztatzeko (Udaltzaingoak ematen du)
  • Eskatzailea adin txikikoa bada: guraso-agintea edo tutoretza duenaren baimena.
  • Txartelak emateagatiko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Eskariarekin batera, arma ekarri beharko da Udaltzaingoaren bulegora, egin beharreko egiaztapenak egiteko.

Tramitatzeko epea : 10 egun gutxi gora behera

Oharrak: : Arma aurkeztu beharra dago datuak egiaztatzeko.

Araudi aplikagarria:

- 137/1993 Errege dekretua, 1993ko urtarrilaren 29akoa. BOE, 55 zk, 1993ko martxoaren 5ekoa.

- 976/2011 Errege dekretua, 2011ko uztailak 9koa, 137/1993ko Errege dekretua aldatzen duena

- INT/2860/2012 agindua, abenduaren 27koa, airsoft eta paintball jolas eta kirol jardueretan erabili daitezkeen zenbait armari ezarri dakizkien araudia zehazten duena, BOE, 5 zk., 2013ko urtarrilaren 5ekoa.

- Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskaritzarako ordenantza fiskala. 8)Epigrafea Mota guztietako lizentziak eta baimenak ematea.

Ordainketa :

Bide publikoko lurzorua, hegalkinak eta lur-azpia edota udaleko lursailak eta jabetzak okupatzeko aprobetxamendu bereziko lizentziak edo baimenak ematen direnean, egitate zergagarria sortuko da. Aurreko lerroaldean adierazitako aprobetxamenduen baimena ematen den unean bertan sortuko da ordaintzeko betebeharra.

I. Tarifa: Bakarra

II. Tarifa aplikatzeko arauak.
1. Baimena edo lizentzia eskatzen denean ordaindu beharko da kuota, eta ordaindu bezain laster sartuko da indarrean.
2. Eskuratutako baimenak ez badira erabiltzen, ezingo da dirua itzultzerik eskatu.
Ordainketa kontu zenbaki honetan egingo da: Bilbao Bizkaia Kutxa 2095-0036-61-3239029204, Durangoko Udala-udal diru-bilketaren izenean. Bertan, NANa eta eskatzailearen filiazioa agertuko dira, eta "ARMA-BAIMENA EMATEAGATIKO TASA" ere bai.

Beste zenbait datu:

A MOTAKO TXARTELA:

1. Baimen hau 4-1 kategoriako armetarako balio du: karabinak eta pistolak, tiro erdiautomatiko eta errepetiziokoak; akzio bikoitzeko errebolberrak, airez edo gas konprimitu bidez dabiltzanak eta sistema automatikodun jolas eta kirol-armak.(

2. Kirol eta aisialdirako tiro automatikodun armen erabilera Arma Araudiak xedatzen du(urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretua, 3.artikulua)Arma araudia, 137/1993 E.D., urtarrilaren 29koa, 3. artikulua eta INT/2860/2012 agindua, abenduaren 27koa).

3.A txartelarekin sei arma baino ezingo dira dokumentatu.
4. Txartelak Durangon bizi diren pertsonei emango zaizkie.
5. Balio iraunkorra izango dute.
6. Nolanahi ere, udal aginteak, interesatu bakoitzak izan ditzakeen arma-kopurua eta txartelen iraunaldia mugatu edo murriztu ahalko ditu, betiere, gorabehera pertsonal eta lokalak kontuan izanda.
7. A motako txartelaren eskatzaileek hamalau urte beteak dituztela egiaztatu behar dute nortasun agiri nazionala edo indarrean dagoen bestelako dokumenturen bat aurkeztuz.

B MOTAKO TXARTELA:

1. Baimen hau 4-2 kategoriako armetarako balio du: Karabina eta pistolak, arima liso edo arraiadunak eta tiro bakarrekoak; akzio sinpleko errebolberrak, airez edo gas konprimitu bidez dabiltzanak eta malguki edo erresorte bidez dabiltzan jolas eta kirol-armak.

2.Malguki edo erresorte bidez dabiltzan kirol eta aisialdirako armen erabilera Arma Araudiak xedatzen du, 3.atikuluan.
3. B txartelarekin nahi beste arma dokumentatu ahal dira.
4. Txartelak Durangon bizi diren pertsonei emango zaizkie.
5. Txartelak Durangon bizi diren pertsonei emango zaizkie.
6. Nolanahi ere, udal aginteak, interesatu bakoitzak izan ditzakeen arma-kopurua eta txartelen iraunaldia mugatu edo murriztu ahalko ditu, betiere, gorabehera pertsonal eta lokalak kontuan izanda.
7. B motako txartela edozein adinarekin eskatu ahal da eta dagokion alkatearen erabaki zuhurraren arabera egongo da txartelak ematea edo ez.

 

Azken eguneratzearen data:  2019eko otsailak 13, 14:34
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus