Hasiera -> Zerbitzuak -> Hirigintza eta ingurumena -> Ingurumena

Udal lizentzia honek jarduera edo instalazio sailkatu bat martxan jartzea, zabaltzea, edo konpontzea baimentzen du. Sailkatutako jarduerak 3/1998 Legean, otsailaren 27koan, daude jasota, II Eranskineko A) atalean. Kalte egin diezaiekete ingurumenari, pertsonei eta haien ondasunei, kalte horiek eragiteko arriskuak sor ditzakete edo pertsonei eragozpenak sor diezazkiekete.
Jarduera-lizentzia obra-lizentzia baino lehen lortu behar da.

Nork eskatu dezake? :

· Edozein pertsona fisiko edo juridikok (Ondasun-erkidegoek ez dute izaera juridikorik, eta, beraz, ezingo dute eskaerarik egin euren izenean).
· Ordezkari gisa jardunez gero, egiaztatu egin beharko da.

Betebeharrak :

Non egin tramitea :

Aurrez aurre: HAZen (Barrenkalea, 17 48200 - Durango)
Posta arruntez: Correos-en bulegoetan edo mezularitza enpresa bidez.
Informazio gehiago lortzeko, deitu 946030000 telefono zenbakira, edo bidali mezu bat helbide honetara: sac@durango.eus

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Jarduera sailkatuaren lizentzia eskatzeko orria.
  2. Eskumena duen teknikariak idatzi eta sinatutako proiektu teknikoa, neurri zuzentzaileen proposamenarekin. 165/1999 Dekretuko IV.Eranskineko gidoiak dakarrena barneratu beharko du. Formatu digitalean (PDF) aurkeztu beharko da, hainbat artxibotan sailkatuta. Artxibo bakoitzak gehienez 12 MB izango ditu.
    · Proiektuaren kopia bi grabatuko dira CD-etan, informazioa PDF artxiboetan sailkatuta. Kopia bat eskumena duen ingurumen arloko organora bideratuko da, eta bestea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailera. 
  3. Ingurumen-inpaktuaren azterketa: soilik ingurumen-inpaktua ebaluatzea behar duten jardueretan.

Egiaztatu egin beharko da proiektua ziurtatu eta izenpetu duen pertsonaren kualifikazio teknikoa, baldin eta dagokion elkargo profesionalaren bisatua ez badauka.

Tramitatzeko epea : -

Oharrak: :

  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
  • Legez ezarritako epe luzeena: 6 hilabete

Eskaera egin ostean egin beharreko pausoak:

HAZen aurkeztutako dokumentazioa tramitea egiteko nahikoa den egiaztatuko da. Eskaera erregistratuko da eta espedientea sortuko da.

  • Agirien kopia bat bidaliko da Osasun Sailera, eta proiektuaren berri emango zaie haren eragina izan dezaketen bizilagunei notifikazio bidez, eta publiko orokorrari BAOko argitalpenaren bidez. 15 eguneko epea egongo da alegazioak aurkezteko. Garatu gura den jarduera planeamenduak baimendutako erabileren kontrakoa bada, lizentzia ukatuko da, eta tramitea eten egingo da.
  • Jendaurrean erakusteko epea igaro eta gero eta Osasun saileko txostena jasota, txosten teknikoa idatziko da proiektuari dagozkion neurri zuzentzaileekin, sektoreko araudia edo ordenantza betetzeko. Eskumena duen ingurumen arloko organoari bidaliko zaio informazioa, hark ere neurri zuzentzaileak proposa ditzan.
  • Behin eskuetan izanda Osasun saileko txostena, udal teknikarien txostena eta ingurumen arloko organoaren neurri zuzentzaileak, jarduera-lizentzia emango da, neurri zuzentzaileak barneratuta.

Errekurtsoak:

Araudi aplikagarria:

· 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.
· 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.
· 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurumena babesteko lege orokorra. Apirilaren 23ko 7/2012 Legeak moldatua (2006/123/CE zuzentaraura egokitzeko zenbait lege moldatzeko legea)
· 165/1999 Dekretuko IV.Eranskineko jarduera-proiektuetarako gidoia (Eusko Jaurlaritzaren instrukzioa)
· Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioak. Behin betiko onartuak agindu foralen bidez (676/2003 Agindu Forala, irailaren 12koa; 76/2005 Agindu Forala, urtarrilaren 14koa). Araudia BAOn argitaratu zen, 77.zk.-an, 2005eko apirilaren 25ean.
· Jarduerari dagokion sektoreko araudia.

Ordainketa :

Indarrean dauden Udal Ordenantza Fiskalak  7.epigrafea

Beste zenbait datu:

Lokalean obrak egiteko beharra badago, jarduera-lizentzia eskatzen denean eskatu ahalko da obren lizentzia. Beste espediente baten tramitatuko da, eta obren lizentzia jarduera-lizentziaren ostean emango da.
Jarduera-lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak bete eta gero, eta instalazioa prestatu eta gero, EZINBESTEKOA izango da jarduera martxan jarri aurreko aurrekomunikazioa egitea jarduera hasi aurretik.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko martxoaren 3a, 09:31