Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Errolda-aldaketa bat da, eta lehendik erroldatuta dagoen pertsonak helbidea aldatzen duenean ematen da. Ez du baja ematen Durangoko Erroldan.

Nork eskatu dezake? : Durangon bertan helbide aldaketa egiten duten Durangon erroldatutako pertsonak. Interesatuak helbide desberdinetatik badatoz, eskaera helbide bakoitzeko egin behar da.

Non egin tramitea : Herritarren Arreta Zerbitzua

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzaileak NANa aurkeztu beharko du.
  • Interesatuak(ek) izenpetzen ez badu(te), ordezkapen-agiria aurkeztu behar da.
  • Adin txikikoen helbide-aldaketa ematen bada familia-liburua aurkeztu behar da elkarbizitza-unitatea osatzen dutela egiaztatzeko. Halaber, nagusien kargura dauden seme-alabak ere agertu behar dira. Edukiz gero, NAN, pasaportea edo erresidentzia baimena aurkeztu.
  • Adin txikikoen helbide-aldaketa  guraso batekin bakarrik eginez gero, beste gurasoaren baimena behar da edo, ostantzean, adin txikikoaren tutoretza-agiriaren kopia ekarri beharko da.

ERROLDA EGIN BEHARREKO ETXEBIZITZAREN ARABERA:

  • Etxebizitza alokatua bada, alokairu-kontratua bere izenean daukan pertsonaren baimena behar da. Halaber, kontratua duenaren sinadura, NANaren fotokopia, pasaportea edo erresidentzia-baimena eta alokairu-kontratua behar dira.
  • Kontratua indarrean ez balego, kontratuaz gain ura, gasa edo argindarraren errezibo baten kopia ere ekarri behar da, kontratuarekin jarraitzen dela erakusteko.
  • Etxebizitza hirugarren batena bada, jabearen baimena behar da, eta bere sinadura, NANaren fotokopia, pasaportea edo erresidentzia-baimena ere bai. Halaber, etxebizitza berea dela egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu behar da. (Egiaztagiriok alokairu-kontratua edo "etxebizitza propioaren" kasuan eskatzen diren berberak dira).
  • Etxebizitza propioan: Etxebizitza okupatuta dagoenaren egiaztagiria aurkeztu behar da. Honako dokumentuetariko bat izan daiteke:
    o Pisuaren salerosketa-eskritura.
    o Etxebizitza horretan bizi zarela frogatzen duen beste edozein dokumentu (Zerbitzu konpainia hauetako baten erreziboa: ura, gasa, elektrizitatea).
    o Testamentua, dohaintzak, hipotekak.
    o Ezkontide bati pisua erabiltzeko baimena ematen dion banaketa edo dibortzio-sententzia. Sententziaren amaieran agertu behar da berau diligentzia tinkoa dela.
  • Interesatuak jatorrizko helbidea erakutsi behar du.

Bestelako dokumentazioa ere eskatu ahal da tramiteak behar bezala burutzeko.

Tramitatzeko epea : Berehala

Errekurtsoak: Ez dago

Araudi aplikagarria:

  • 15.1 Toki Jaurpideko Oinarrien Arautze Legea
  • 56.1.B) Biztanleria eta Lurralde Mugaketa Araudia

Ordainketa : Doan

 

Azken eguneratzearen data:  2017eko martxoak 22, 17:18
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus