Hasiera -> Zerbitzuak -> HAZ

Alta ematea Durangoko Biztanleen Erroldan, Durango ez beste udalerri batetik etorri eta helbidea aldatu behar izanaren ondorioz.

Nork eskatu dezake? :

  • Durangora bizitzera datorrenak.
  • Datorren udalerriko baja Durangoko Udalak tramitatzen du, behin I.N.E.k jatorriko udaletik informazioa jasotzen duenean.

Betebeharrak :

  • Erroldatuko diren pertsona guztien NANa (ezinbestekoa 14 urtetik gorakoentzat).
  • Adin txikikoei alta emateko familia-liburua aurkeztu behar da elkarbizitza-unitatea osatzen dutela egiaztatzeko. Halaber, nagusien kargura dauden seme-alabak ere agertu behar dira. Edukiz gero ,NAN, pasaportea edo erresidentzia baimena  ere aurkeztu behar da.
  • Adin txikikoak guraso batekin bakarrik erroldatuz gero, beste gurasoaren baimena behar da edo, ostantzean, adin txikikoaren tutoretza-agiria aurkeztu beharko da.
  • Jaioberri bati alta emateko, liburu-familia aurkeztu behar da umea erregistro zibilean izena eman eta gero.
  • Atzerritarrek, erresidentzia-baimena aurkeztu behar dute edo indarrean dagoen pasaportea edo Europar Batasuneko  herritarrentzako indarrean dagoen nortasun txartela. Ez balute, euren herrialdeko agiria aurkeztu beharko lukete.
  • Alta inprimakia aurkeztu behar da beteta eta sinatuta.

ERROLDATUKO DIREN ETXEBIZITZAREN ARABERA:

  • Etxebizitza alokatua bada, alokairu-kontratua bere izenean daukan pertsonaren baimena behar da. Halaber, kontratua duenaren sinadura, NANaren fotokopia, pasaportea edo erresidentzia-baimena eta pisuaren alokairu-kontratua behar dira.
  • Kontratua indarrean ez balego, kontratuaz gain ura, gasa edo argi indarraren errezibo baten kopia ere ekarri behar da, kontratuarekin jarraitzen dela erakusteko.
  • Etxebizitza hirugarren batena bada, jabearen baimena behar da, eta bere sinadura, NANaren fotokopia, pasaportea edo erresidentzia-baimena ere bai. Halaber, etxebizitza berea dela egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu behar da. (Egiaztagiriok alokairu-kontratua edo etxebizitza propioaren kasuan eskatzen diren berberak dira).
  • Etxebizitza propioan: Etxebizitzaren erabilera edo jabetza nork daukan egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar da. Honako dokumentuetariko bat izan daiteke:
    o Pisuaren salerosketa-eskritura.
    o Etxebizitza horretan bizi zarela frogatzen duen beste edozein dokumentu (Zerbitzu konpania hauetako baten erreziboa: argi indarra, ura edo gasa)
    o Testamentua, donazioak, hipotekak.
    o Ezkontide bati pisua erabiltzeko baimena ematen dion banaketa edo dibortzio-sententzia. Sententziaren amaieran agertu behar da berau diligentzia irmoa dela.
  • Interesatuak jatorrizko udalerria zein den adierazi behar du.

Bestelako dokumentazioa ere eskatu ahalko da tramitea behar bezala burutzeko.

Tramitatzeko epea : Egun batetik bestera. Jaiotze-altak berehala

Araudi aplikagarria:

  • 15.1 Toki Jaurpideko Oinarrien Arautze Legea
  • 56.1.B) Biztanleria eta Lurralde Mugaketa Araudia

Ordainketa : Doan

 

Azken eguneratzearen data:  2019eko otsailak 11, 15:49
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus