Durangoko Udalak ibilbide luzea egin du ALCER elkartea laguntzen, gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzako diru-laguntzen bidez.

Durangoko Udalak esker ona adierazi dio ALCERelkarteari, giltzurrunetako gaixotasunak dituzten pertsonekin"konpromisoa, ibilbidea, gizatasuna eta lana" egiteagatik. Esker ongisa, ALCER Bizkaia elkarteak sari bat eman dio Durangoko Udalari Bilbonegindako ekitaldian.

ALCER Bizkaia elkartea 1977an sortu zen eta 1985eanonura publikoko erakundea izendatu zuten. ALCERek giltzurrun-gaixotasuna dutenpertsonen bizi-kalitatea eta autonomia pertsonala hobetzea eta haienlaguntza-sareak indartzea du helburu. Horretarako, probintziako ospitale etadialisi-zentroekin koordinatuta lan egiten dute. Elkarteak laguntzapsikologikoa, soziala eta nutrizionala ematen du.

Durangoko Udalak ibilbide luzea egin du ALCERlaguntzen, gure udalerrian gizarte-arloan lan egiten duten elkarteentzakodiru-laguntzen bidez, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburunagusiarekin. Aurten, ALCERek Durangoko udalak eskaintzen dien lana eta babesaeskertu nahi izan du.

Udaletik, Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Riosalkateordeak eskerrak eman nahi izan dizkiote elkarteari egiten duen lanagatik:"Durangotik jendearen bizitzan eta osasunean laguntzen saiatzen direnerakunde eta elkarteekiko lankidetza sustatzen jarraituko dugu, batez eregehien behar dutenekiko".

 

Azken eguneratzearen data:  2022ko urtarrilaren 12a, 16:47

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus