Iraganean hasitako bideari jarraituz, udalerriko hainbat elkartek, Udalarekin batera, ibaiaren garbiketa antolatuko dute. Jarduera herritar guztientzat zabalik dago

Datorren urriaren 17an, igandean, 11:00etatik 13:30era, herriko hainbat elkartek eta Durangoko Udalak ibaia garbituko dute.

Ekimen honekin bat egiten duten elkarte eta erakundeak Ehiza eta Arrantza Elkartea, Jai Batzordea, Auzo Alai elkartea, Juan de Iciar Elkarte Kulturala, Ourdaiby Kirol Elkartea eta Marisatsa elkartea dira.

Garbiketa ibaiaren hainbat zatitan egingo da, eta hondakinak ibilguaren barruan nahiz ibaiaren ertzetan kenduko dira.

Garbiketa 11:00etan hasiko da Pinondo Etxearen ondoan. Eta, elkarteetako kideekin batera, jardueraren bidez herritar guztiak inplikatu nahi dira, gure ingurunea garbi mantentzea guztion zeregina dela jakitun.

Bilketa egiteko materiala (eskularruak, salabardoak, pintzak eta zabor-poltsak) antolatzaileek emango dute. Arropa eta oinetako egokiekin joan beharko da garbiketa egin ahal izateko.

Antolatzaileek jarduera honetan parte hartzera animatu nahi dituzte durangarrak, bai familian, bai modu partikularrean.

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko urriaren 11, 15:31

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus