Inkesta datorren astetik aurrera hasiko da egiten eta 600 herritar elkarrizketatuko dituzte.

Durangoko Udala inkesta soziologiko bat egiten hasiko da datorren astetik aurrera, durangarrek udalerriari buruz dituzten lehentasunak eta iritziak ezagutzeko.

Horretarako, telefono bidez 20 galdera itxi, hiru galdera ireki eta bost galdera soziodemografiko erantzuteko aukera eskainiko die 600 durangarri. Profilen haztapena generoaren, adinaren eta hizkuntza-gaitasunaren arabera aukeratu da. Landa-lanak hiru aste iraungo du datorren astelehenetik aurrera, eta datuen ustiapena beste bi astez luzatuko da. Bestalde, inkestak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, inkestatuek nahiago duten hizkuntzan erantzun ahal izateko.

Legealdiko lehen bi urteetan hainbat udal arloren inguruan hartutako erabakiekin lotuta egongo dira galderak, eta etorkizuneko lehentasunei buruz ere galdetuko zaie. Gainera, Udalak herritarrek udal-zerbitzuei buruz duten ezagutza-maila desberdina ezagutu dezan balioko du.

"Ezinbestekotzat jotzen dugu durangarrek herriko hainbat gairi buruz duten iritzia bertatik bertara ezagutzea, eta, beste arlo batzuetan egiten dugun bezala, herritarren lehentasunak entzuten jarraituko dugu. Horregatik, oso kontuan hartuko ditugu hautematen ditugun ahuleziak eta gabeziak", azaldu dute Iker Urkiza eta Patxi Lakuntza zinegotziek.

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko irailaren 23a, 11:02

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus